Berriak
BERRIA

“Papir-o!” saio berria, MAKUSIra iritsi da!

Papiroflexia ardatz hartuta, eskulanak egiteko saio dinamikoa da Makusi plataformarako sortutako ekoizpen hau.

Eskulanak egitea gogoko duzuenontzat edo pixkanaka trebatzen hasi nahi duzuenontzat saio ezin hobea da “Papir-o!”. Guztira 12 saio izango ditugu esku hartean, eta astero-astero koloretako paperak erabiliz irudi desberdinak sortzeko aukera izango dugu elkarrekin.

Jarraitu pausuak banan-banan huts egiteko beldurrik gabe eta gelditu bideoa edo bueltatu atzera behar duzunean. Prestatu zure papera eta ireki ondo begiak!

Pausuz pausu, etxeko txikienek beraien irudi propioa osatu ahal izango dute, animaliatxoak, kutxak eta bestelako formak sortuz. Etxeko txikienekin batera irudimena lantzeko eta trebatzeko saioa izango da “Papir-o!”.

Ez galdu “Papir-o!” saioaren estreinaldia, jada MAKUSIn ikusgai! Lehenengo atala zuen zain duzue!

Adi egon eta jarraitu MAKUSI webgunean zein sare sozialetan, nobedade guztien berri izateko! Gainera, gogoan izan, MAKUSI bideo plataforman edukiak ahalik eta gehien pertsonalizatzeko, zure kontuaren barruan  adinaren araberako profilak sortzea gomendatzen dizugu.

Ez galdu hau!