Berriak
BIDEO PLATAFORMA

MAKUSI bideo plataforman adinaren araberako profilak sortu!

Aukeratutako adin-tarteari lotutako edukiak modu argiagoan ikus ditzakezu, eta gogokoen dituzunak azkarrago aurkituko dituzu.

MAKUSI bideo plataforma erabiltzen duzu? Edukiak ahalik eta gehien pertsonalizatzeko, zure kontuaren barruan adinaren araberako profilak sortzea gomendatzen dizugu.

Horretarako, “Profila editatu” atalean sartu eta “Adinaren konfigurazioa” deritzon azpiatalean zure seme edo alabaren adin-tartea hautatu: 0-4 urte, 5-7 urte edo 8 urtetik gorakoak. Modu horretan, MAKUSI bideo plataformara sartzean, konfigurazioan aukeratutako adin-tarteari zuzendutako eduki nagusiak nabarmenduko dira menuan. Gainera, seme edo alaba bat baino gehiago baduzu, bakoitzarentzat profil desberdina sor dezakezu.

MAKUSI bideo plataformaren eduki eskaintza zabal-zabala da: marrazki bizidunak, telesailak, filmak, magazinak, animeak… Eta, gogoratu, adinaren konfigurazioa pertsonalizatzen baduzu, errazagoa eta azkarragoa izango da zure seme edo alabaren interesekoak izan daitezkeen edukiak aurkitzea!

Zure interesekoa izan daiteke...

Toalla, txanoa, frisbee-a eta motxila jarri ditugu salgai EITB Dendan, eta kale ekitaldietan ere erosi ahalko dira.
Karta joko erraz eta azkarra da, adin guztietako pertsonentzako aproposa, eta EITB Dendan sartuta erosi ahalko duzu.
MAKUSIk Instagramen, TikToken eta YouTuben dituen kontuetan sareetarako prestatutako eduki esklusiboez gozatzeko aukera izango duzu.
Kideek bidalitako argazkiekin egindako bideo berezia argitaratuko dugu astero, larunbatetan, eta argazkiak gure plataformara igotzeko prozesua erraz-erraza izango da!
Gehiago kargatu