Berriak
PRODUKTU BERRIA

MAKUSI Play! jokoa, jada salgai!

Karta joko erraz eta azkarra da, adin guztietako pertsonentzako aproposa, eta EITB Dendan sartuta erosi ahalko duzu.

Albiste ezin hobea dugu guztiontzat! MAKUSI Play! jokoa salgai jarri berri dugu EITB Dendan, familiarekin edo lagunekin nonahi eta noiznahi jolasteko. Azken asteotan Ikastolen aldeko jaietan MAKUSI Gunera bertaratu zaretenok jokoa probatzeko abagunea izan duzue, eta orain klik batean etxera ere eraman dezakezue!

Karta joko erraz eta azkarra da, adin guztietako pertsonentzako aproposa: bi lagun elkartu, gorde komodina, kartak nahastu eta bi karta multzoetako bat osatu! Lehenengo bukatzen duena izango da irabazlea.

Egin klik hemen argibide guztiak irakurtzeko, edo nahiago baduzu, beherago aurkituko duzun bideo tutoriala ikusi!

Gauza bat argi dugu: ezingo diozu jolasteari utzi!

Agian zure interesekoa izan daiteke...

Egiten du  01:21 min.
MAKUSI bideo plataforma berriak adin guztietako umeei eta gaztetxoei zuzendutako edukiak eskaintzen ditu, euskaraz, nonahi eta noiznahi ikusteko.
2024/05/15 - 13:21
Egiten du  00:43 min.
MAKUSIk Instagramen, TikToken eta YouTuben dituen kontuetan sareetarako prestatutako eduki esklusiboez gozatzeko aukera izango duzu.
2024/05/14 - 12:43
Egiten du  02:50 min.
Toalla, frisbee-a, motxila eta txanoa lortu dituzte, hondartzara, igerilekura edo mendira eramateko.
2024/05/13 - 14:50
Egiten du  02:43 min.
Birch Small, karikaturagilea izan nahi duen otaku neskatoa, da protagonista nagusia. Lagunekin abentura ahaztezinak biziko ditu egunero.
2024/05/27 - 14:43
Gehiago kargatu