Berriak
SARE SOZIALAK

Jarrai gaitzazu sare sozialetan!

MAKUSIk Instagramen, TikToken eta YouTuben dituen kontuetan sareetarako prestatutako eduki esklusiboez gozatzeko aukera izango duzu.

MAKUSI Unibertsoa etengabe hazten ari da. Klubaren eta bideo plataforma berriaren inguruko informazio guztia webgunean aurkituko duzu, baina gure sare sozialak ere etengabe eguneratzen ditugu. MAKUSIren ardatzek esparru digitalean oso presentzia nabarmena dute, zuk aukeratzen duzun gailutik erraz-erraz kontsultatu ahal izateko. Hitz gutxitan esanda, Instagramen, TikToken eta YouTuben sareetarako prestatutako eduki esklusiboez gozatzeko aukera izango duzu.

Instagramen, storieak, reelak eta irudi zein bideo postak uztartuta, honako edukiak lantzen ditugu: aste bakoitzerako proposamenak, estreinaldiak, produkzio propioko edukien aurrerapenak, memeak, galdetegi laburrak eta ekitaldien inguruko informazioa, argazkiak eta bideoak, besteak beste.

TikToken ere gai horien inguruko edukiak eskaintzen ditugu, betiere umorean eta entretenimenduan oinarrituta. “Potx eta Lotx”, “Kalaxka” eta “Power Up” saioekin lotutako bideo laburrak eta plataforman dauden marrazki bizidunen eszenak dira nagusi.

Azkenik, gure YouTubeko kanalean, mota askotako bideoak daude ikusgai: Zorionak bideoak, bideoklipak, erronkak… Eta, ez ahaztu, ikus-entzunezko eduki osoak MAKUSI bideo plataforman nahi duzunean ikusi ahalko dituzu.  

Badakizu… jarrai gaitzazu sare sozialetan!