Zer da Makusi?
Makusi haurrentzako eta gaztetxoentzako euskarazko ekosistema digital berria da.
Gurasoentzako testuinguru edo ingurune segurua ezartzen du, eta haurrentzako zein gaztetxoentzako euskarazko entretenimendu eskaintzarik onena jasotzen du. Makusik bi ardatz nagusi ditu: euskarazko ikus-entzunezko edukien plataforma digitala eta kideen kluba. Gainera, Makusik bere ekitaldi propioak izango ditu, eta baita sare sozialetan kanalak eta merchandisinga ere.
Erregistro edo kontu bananduak
Plataforma digitalak eta kideen klubak bi erregistro desberdin dituzte, eta, beraz, ez dituzte datuak partekatzen.
EITB MEDIA S.A.U taldeak datu-base batean gordeko ditu datu personalak, eta Datu Pertsonalak Babesteko Legea zein Adingabeen Legea betez, ez dizkio datu horiek utziko EITB MEDIA S.A.U. taldetik kanpoko inori.
Harremanetarako
Klubarekin lotutako iradokizun, galdera edo zalantzaren bat baduzu, jarri harremanetan Makusi Klubarekin, helbide elektroniko honen bidez: kluba@makusi.eus
Plataforma digitalarekin lotutako kontuetarako, jarri gurekin harremanetan helbide honetan: ikusi@makusi.eus
Makusi Kluba
Zein da nire kide zenbakia?
3 Klubeko kide izan bazara, zure Makusi Klubeko kide zenbakia orain arte izan duzun berdina izango da, kide zenbakiak mantendu egiten baitira.
Bestalde, 3 Klubeko zure kide zenbakia ez baduzu gogoratzen, jar zaitez harremanetan Makusi klubarekin posta elektronikoaren bidez, kluba@makusi.eus, eta eskatu berriko bidaltzeko kide zenbakia.
Zein abantaila ditu kide izateak?
Makusi webgunean sartzeko ez da beharrezkoa kide izatea. Hori bai, klubeko kideek soilik hartu ahalko dute parte zozketetan. Makusi klubeko kideek abantaila ugari dituzte, hala nola, ekitaldietarako eta hainbat gunetara joateko doako sarrerak.
Halaber, klubeko zozketa eta lehiaketetan parte hartu ahal izango dute, eta beraien intereseko edukiak jasoko dituzte newsletter bidez.
Horretaz gain, Makusi Klubak kideak zorionduko ditu beraien urtebetetze egunean, euren argazkiekin osatutako bideoaren bidez.
Nola egin naiteke kide?
3 Klubeko kideak Makusi Klubeko kide izango dira zuzenean, eta beraien kide zenbakia mantenduko dute. Makusi Klubaren emaila jaso ez baduzu, jarri harremanetan gurekin helbide honen bidez: kluba@makusi.eus
Bestetik, Makusi Klubeko kide egitea oso erraza da, eta doakoa. Klubaren erregistro orrira joan behar duzu eta han zehazten diren pausuak jarraitu: https://makusi.eus/kluba/
Kide bat baino gehiago sortu ahal ditut?
Bai, kide bat baino gehiago egin daitezke kide erregistro prozesu berdinean.
Nola aldatu ditzaket nire kide datuak?
Makusi webgunearen barruan dagoen Klubeko atalean, https://makusi.eus/kluba, zure erabiltzaile kontura sartu zaitezke erregistro prozesuan zehaztu duzun helbide elektronikoa eta pasahitza jarrita; behin zure kontuan zaudela, datuak ikusi eta aldatu ahal izango dituzu.
Bestetik, kluba@makusi.eus helbidera idatzita ere aldatu ahal dituzu zure datuak, aldatu beharreko hori zehaztuta.
Kidearen datuen erabilera
EITB MEDIA S.A.U Taldeak kideen datuak datu base batean gordeko ditu. Halaber, Datu Pertsonalak Babesteko Legea eta Adingabeen Legea beteko ditu, eta datu horiek ez dizkio lagako EITB MEDIA S.A.U Taldetik kanpoko inori.
Hortaz, kluba kudeatzen duen taldeak honako ekintza hauetarako erabiliko ditu datu horiek: beraiekin harremanetan jartzeko, ekintza berriren bat jakinarazteko edota sariren bat irabazi dutela adierazteko.
Zer egin behar dut zozketa batean parte hartzeko?
Ezinbestekoa da Makusi klubeko kide izatea https://makusi.eus/ webguneko zozketetan parte hartzeko. Lehenik, zure helbide elektronikoa eta pasahitza sartuta, saioa hasi beharko duzu. Modu horretara, beste daturik eman gabe, parte hartu ahal izango duzu zozketan, izan ere, tresnak identifikatu egingo zaitu; kide bat baino gehiago baduzu zure izenean, horietako zeinekin parte hartu nahi duzun adierazi beharko duzu.
Opariren bat egokitzen bazait, zer egin behar dut jasotzeko?
Makusi klubak irabazleen izenak argitaratuko ditu webgunean, eta kluba kudeatzen duen taldea harremanetan jarriko da irabazlearekin saria non jaso behar duen jakinarazteko.
Nola jar naiteke harremanetan Makusi Klubarekin?
Iradokizun, galdera edo zalantzaren bat baduzu, jarri harremanetan Makusi klubarekin honako helbide elektroniko honen bidez: kluba@makusi.eus
Makusi plataforma digitala
Zein gailutan ikus dezaket Makusi plataforma?
Makusi plataforma gailu askotan ikus dezakezu:
Webgunea:
www.makusi.eus/ikusi helbidean nabigatzaile nagusietan.
Mugikor eta tabletak:
Google Play dendan eta App Store-ean ‘Makusi’ aplikazioan.
Smart TV: Samsung (2020ko modeloetatik aurrera) eta LG (2018tik modeloetatik aurrera). Hbbtv 1.4.1 bertsiotik aurrera (ETB3 edo ETBren gainontzeko kanaletan botoi gorria sakatuta). Android TV:7 bertsiotik aurrera duten gailu eta telebistetan; Google Play Storean; Apple TV: tvOS 15etik aurrera duten App Storean; Fire TV: FireOS 5etik aurrera, eta Amazon Storean.
Beste gailuak: Chromecast gailuan edo zure Android gailutik TVra ‘cast’ egiten.
Zenbat gailu izan ditzazket batera aktibatuta?
Makusi plataforman ez duzu mugarik gailu kopuruari dagokionez. Nahi ditzakezun gailuak erabili ahal izango dituzu.
Zein sistema eragile dira bateragarriak Makusi plataforman?
Makusi plataforma iOS eta Android sistema eragileekin bateragarria da.
Zein nabigatzaile erabili dezaket?
Makusi plataforma nabigatzaile hauetan erabil daiteke: Chrome 96 edo berriagoa, Firefox 95 edo berriagoa, Safari 15.2 edo berriagoa eta Edge 96 edo berriagoa.
Makusi plataformako edukiren bat deskargatu dezaket?
Makusi plataformako eduki asko mugikorretarako aplikazioetatik deskarga daitezke. Egin klik edukiaren ondoan dagoen deskargatzeko ikonoan eta ‘Deskargak’ atalean gordeko da. Edukien eskubideen arabera baliteke eduki batzuk ez egotea erabilgarri.
Wifi-a edukitzea ezinbestekoa al da Makusi plataforman edukiak ikusteko?
Makusi plataforman zure mugikor edo tabletaren bidez sartzen bazara, edukiak 4G edo 5G konexio batekin eskura daitezke, baina hobe da edukia WiFi bidez erreproduzitzea, erreprodukzio-kalitate hobea izan eta datu mugikorren kontsumo handia saihesteko.
Makusi plataforma dohainik al da?
Bai, Makusi plataforma guztiz doakoa da erregistratutako erabiltzaileentzat.
Estatutik kanpo ikusi al dezaket Makusi?
Makusi plataforma edonon gozatu ahal izango duzu, hala ere, edukiak Estatuko lurraldetik kanpo erreproduzitzeko eskuragarri egongo dira, dagozkien lizentziek hala ahalbidetzen duten bitartean. Bestela, ez duzu eduki hauek ikusteko aukera izango.
Zer egin behar dut Makusi plataforman izena emateko?
Hasteko, erregistratu egin behar zara. Primeran plataforman kontu bat sortuta baduzu jada, sistemak ezagutu egingo zaitu eta saioa hasi ahalko duzu helbide elektroniko eta pasahitza berdina erabilita.
Erabiltzaile berri gisa erregistratzeko, web nabigatzaile batean bazaude, sartu https://makusi.eus/ikusi/login helbidean eta klikatu ‘Erregistratu’ aukeran. Jarraian, bete eskatutako eremu guztiak eta ‘Onartu’. Posta elektroniko bat jasoko duzu zure kontua aktibatzeko esteka batekin. Zure kontua baliozkotu ondoren, hasi saioa erregistratzeko erabili dituzun helbide elektronikoa eta pasahitza sartuta, eta sakatu ‘Saioa hasi’.
Mugikorrean bazaude (iOS edo Android app-etan). Bilatu Makusi aplikazioa zure dendan, Apple edo Play store-ean, eta deskargatu. Ondoren, egin klik ‘erregistratu’ botoian, bete eskatutako eremu guztiak eta ‘Onartu’ botoian sakatu. Posta elektroniko bat jasoko duzu zure kontua aktibatzeko esteka batekin. Zure kontua baliozkotu ondoren, hasi saioa erregistratzeko erabili dituzun helbide elektronikoa eta pasahitza sartuta, eta sakatu ‘Saioa hasi’.
Primeran plataforman kontu bat izanda, Makusi plataforman hori erabili dezaket?
Bai, Primeran plataforman jada kontu bat sortuta baduzu, sisteman ezagutu egingo zaitu eta helbide elektroniko zein pasahitza berdinarekin has dezkaezu saioa.
Nola berreskuratu dezaket pasahitza?
Pasahitza berreskuratzeko, egin klik "Pasahitza ahaztu al duzu?" aukeran, posta elektroniko bat bidaliko dizugu zure pasahitza berreskuratzeko esteka batekin, eta 24 orduz erabili dezakezu
Nola aldatu ditzaket nire datuak?
Zure erregistro-datuak editatzeko, behin saioa hasi ondoren, sartu "Profila" atalera.
Behin erregistratu ondoren, nire helbide elektronikoa aldatu dezaket?
Ezin duzu aldatu eman zenuen posta elektronikoa, erabiltzailearen identifikatzaile bakarra baita. Posta elektronikoa jada existitzen ez bada, harpidetza kendu eta erabiltzaile berri bat sortu beharko duzu nahi duzun posta elektronikoarekin.
Baja emateko aukerarik badago?
Makusi plataformako harpidetza kendu dezakezu "Profila-editatu" atalean eta "Ezabatu profila" aukera sakatuz.
Profilak nola sortu, aldatu edo ezabatu
Makusi plataformako erabiltzaile bakoitzak sei profil izan ditzake gehienez; hartara, profil bakoitzak bere esperientziaz eta gogokoen zerrendaz goza dezake. Profil bakoitzak bere adin-ezarpenak eta erreprodukzio-ezarpenak ditu, edozein gailutan erabiltzen dituzunean gordetzen direnak. Kontua sortu duen administratzaileak soilik gehitu edo ezabatu ahal izango ditu profilak, baita horien adin-ezarpena aldatu ere.
Zer esan nahi du adinaren ezarpenak?
Profila sortzerakoan ezinbestekoa da adin tartea ezartzea; hartara, erabiltzailearen adinaren araberako edukiak erakutsiko dira plataforman. Umeen profilei dagokionez, hiru adin-tarte daude: 0-4, 5-7 eta 8 urtetik aurrera. Horretaz gain, nagusien profila ere badago, eta horren esku egongo da profilen adin ezarpena zehaztea.
Nola saihesten dut adingabe bat heldu-profilera sartzea?
Kontuaren administratzaileak guraso PIN bat ezar dezake, haur-profil bateko erabiltzailea helduaren kontura sar ez dadin.
Halaber, PIN horixe eskatuko da baita ere +8 adin tarteko profilera sartzeko adin txikiagoko profiletatik (0-4 edo 5-7).
Nola ezartzen da guraso PIN kodea Makusi plataforman?
Sartu Profilak kudeatu > Nire kontua atalean eta Guraso-kodea jartzen duen lekuan ezarri lau zenbakiko kode bat. Behin gordeta, umeen profiletik 8 urtetik gorako edo nagusiaren profilera jotzeko, PIN hori sartu beharko da.
Adinaren araberako edukiak pertsonalizatuta
Profilari zehaztu zaion adin ezarpenaren arabera aurkeztuko dira edukiak plataforman, hau da, Makusi plataforma digitalean erakutsiko diren edukiak profil mota edo adin tarte bakoitzaren araberakoak izango dira.
Ezin ditut edukiak erreproduzitu, zer egin dezaket?
Interneteko konexioa konprobatu. Hala eta guztiz ere, arazoa ez bada konpondu, jar zaitez gurekin harremanetan ikusi@makusi.eus posta elektronikoan.
Ez dut edukia entzuten, zer egin dezaket?
Makusi mugikorraren edo tabletaren bidez sartzen bazara, igo bolumena gailuan. Makusi web-nabigatzaile batetik erabiltzen baduzu, egiaztatu soinu-maila edukia ikusten ari zaren erreproduzitzaile-barran eta ziurtatu ez dagoela isilduta. Oraindik entzuten ez baduzu, egiaztatu edukia sartzen ari zaren gailuaren bolumen orokorra ere. iOS gailu batetik sartzen bazara, ziurtatu ez duzula gailuaren soinua isilduta (mugikorraren alboko botoia). Hala eta guztiz ere, arazoa ez bada konpondu, jar zaitez gurekin harremanetan ikusi@makusi.eus posta elektronikoan.
Ezin dut azpidatzirik jarri, zer egin dezaket?
Egiaztatu erreprodukzio-aukeretan azpitituluak aktibatuta daudela. Hala bada, eta oraindik ezin badituzu ikusi, berrabiarazi aplikazioa. Hala eta guztiz ere, arazoa ez bada konpondu, jar zaitez gurekin harremanetan ikusi@makusi.eus posta elektronikoan.
Arazoak ditut saioa hasteko, zer egin dezaket?
Lehenik eta behin, ziurtatu Interneteko konexio ona duzula. Ondoren, egiaztatu posta elektronikoa eta pasahitza zuzenak erabiltzen ari zarela. Pasahitza gogoratzen ez baduzu, egin klik "Pasahitza ahaztu duzu?" eta erregistratuta zauden posta elektronikora esteka bat bidaliko dizugu pasahitza berrezartzeko. Hala eta guztiz ere, arazoa ez bada konpondu, jar zaitez gurekin harremanetan ikusi@makusi.eus posta elektronikoan.