Berriak
ESTREINALDIA
“Nire bizimodu zoroa” telesaila, MAKUSIn!
Birch Small, karikaturagilea izan nahi duen otaku neskatoa, da protagonista nagusia. Lagunekin abentura ahaztezinak biziko ditu egunero.
Maiatzaren 31tik aurrera “Nire bizimodu zoroa” animaziozko telesaila dago ikusgai MAKUSI bideo plataforma berrian. Frantziaren eta Kanadaren arteko koprodukzio berezia da, eta hainbat saritarako izendapenak jaso ditu.
“Nire bizimodu zoroa” manga eta anime ukituak dituen komedia da, eta 8 urtetik gorako gaztetxoei zuzenduta dago. Birch Small karikaturagilea izan nahi duen otaku neskatoak institutura moldatu beharko du, lagun berriekin batera. Elkarrekin abentura ahaztezinak biziko dituzte egunero, nerabezaroak dakartzan erronkei aurre egiten dieten bitartean.
Ez galdu telesail dibertigarriaren atalak ikusteko aukera!
Agian zure interesekoa izan daiteke...
Gehiago kargatu