Berriak
ESTREINALDIA

“Miragarri: Ladybug eta Cat Noirren abenturak”, MAKUSIn ikusgai!

MAKUSI bideo plataforma berriak adin guztietako umeei eta gaztetxoei zuzendutako edukiak eskaintzen ditu, euskaraz, nonahi eta noiznahi ikusteko.

MAKUSI bideo plataforma berrian telesailak, marrazki bizidunak, filmak, animeak eta saio propioak (“Potx eta Lotx”, “Kalaxka” eta “Power Up”) daude ikusgai. Horiek guztiak hiru adin tartetan desberdintzen dira: 0-4 urte, 5-7 urte eta 8 urtetik gora. MAKUSI haurrei eta gaztetxoei zuzendutako euskarazko edukien erakusleiho bikain bihurtu da.

Orain, albiste on batekin gatoz! “Miragarri: Ladybug eta Cat Noirren abenturak” (5-7 urte) saioaren atalak MAKUSI bideo plataforman ikusgai daude jada! Hori horrela, lehenengo denboraldiko atalez gozatu ahalko duzu, euskaraz.

“Miragarri: Ladybug eta Cat Noirren abenturak” telesailak Marinette eta Adrien nerabeak ditu protagonista, Ladybug eta Cat Noir superheroiak, hurrenez hurren. Biek euren botereak erabiliko dituzte Parisko gaizkileak garaitzeko. Beherago pertsonaia guztien argazkiak ikusi ahalko dituzu.  

Sartu MAKUSI bideo plataforman atal guztiak ikusteko!