Berriak
PRODUKTUAK

MAKUSIko produktu berriak, jada eskuragai!

Toalla, txanoa, frisbee-a eta motxila jarri ditugu salgai EITB Dendan, eta kale ekitaldietan ere erosi ahalko dira.

MAKUSI Unibertsoari lotutako produktu berriak salgai jarri ditugu. Hondartzara, mendira edo igerilekura eramateko aproposak dira: toalla, txanoa, frisbee-a eta motxila.

Internet bidez eskuratu ahal dira, EITB Dendan, baita kale ekitaldi desberdinetan (ikastolen eta Euskal Eskola Publikoaren aldeko jaiak, MAKUSI jaia, aurrestreinaldiak, etab.) ere. Hori horrela, MAKUSI gunera hurbiltzen diren ume eta gaztetxoek produktu berri horiek etxera eramateko aukera aparta izango dute.

Informazio gehiagorako, egin klik produktu bakoitzaren gainean:

- Toalla

- Frisbee-a

- Txanoa

- Motxila

Urte osoan zehar produktu berri gehiago kaleratzen jarraituko dugu. Adi egon, gure webgunean eta sare sozialetan guztiaren berri izango duzu!