Berriak
BERRIAK

Etxeko txikienek "Go!azen"eko aktoreen zorion mezua jaso ahalko dute aurrerantzean

Maitane, Garazi, Alaia eta Bosko pertsonaien bideo, ahots eta zoriontze mezuekin elikatutako sistema propioa garatu du EITBLab-ek, adimen artifizialaren bitartez.

Gaurtik aurrera, beraz, aukera egongo da "Go!azen" eko lau aktoreren zorion-bideoa jasotzeko: Nerea Arriola (Maitane), Nerea Elizalde (Garazi), Adriana Sanchez (Alaia) eta Ander Aierza (Bosko).

Nola egin eskaera?

www.eitb.eus/goazen webgunean sartu eta erabiltzaileak (pertsona nagusi batek) logeatu beharko du. Urteak beteko dituen umearen izena eta adina zehaztu beharko ditu. Ondoren, bideoa prozesatu egingo da eta orrialde horretan bertan agertuko da berau deskargatu eta erabiltzailearen beste dispositiboetara bidaltzeko aukera dago. 

AAren laguntzaz sortutako bideoak

Aktoreen laguntzaz, euren bideo, ahots eta zoriontze mezuekin elikatutako sistema propioa garatu du EITBk. Adimen artifizialak eskaria antolatzen du: lau aktoreen artean zein nahiago dugun galdetzen digu, baita umearen izena eta zenbat urte betetzera doan ere. Antzezleen grabazioekin, Basakabiko irudiekin eta ahots klonazioaren laguntzaz informazio hori dena irabiatu eta ume horrentzat propio sortutako bideoa jasoko du erabiltzaileak.

Pertsona baten balidazioa izango du edukiak beti eta, astelehenetik ostiralera 24 ordu baino gutxiagotan egongo da prest.

Zure interesekoa izan daiteke

Duela  11:00 min.
Sortu Makusi unibertsoko protagonisten zure marrazkia eta Tablet bat irabazteko aukera izango duzu.
2026/01/26 - 11:00
Duela  08:00 min.
Gure pailazo kuttunenak, Izaskun, Xabi Sound eta Nerearekin batera mundu grisa koloreztatzera datoz denboraldi berri honetan.
2026/01/23 - 08:00
Duela  08:00 min.
“Potx eta Lotx” eta “Doraemon” denboraldi berriekin etorriko dira, eta “Eguberri On, MAKUSI” ikuskizuna zein Errege magoen kabalgata izango ditugu urtarrilean, MAKUSIn!
2026/01/01 - 08:00
Estreinaldia
Duela  09:00 min.
Estreinaldia
Superheroien kaosa, maitasun-kontuak eta barrez lehertzeko une ugari ekarriko dizkigute Araiak eta bere lagunek, azaroaren 7tik aurrera, Makusin.
2025/11/06 - 09:00
Gehiago ikusi
Ez galdu hau!