Potx eta Lotx” saioa bueltan da 4. denboraldian atal eta abentura berriekin!
Abentura eta aldrebeskeriaz beteta izango dugu saioa aurrerantzean, eta ohiko atalak izateaz gain, nobedadeak ere ez zaizkigu faltako. Jada ezagunak ditugun Ate Magikoa eta Tailerra gidatuko dituzte Potxek eta Lotxek, baina hau gutxi balitz, bien eskutik herrietako kondairak ezagutzeko aukera ere izango dugu. Erronkaz beterik datoz bi pailazoak!
Xabi Soundek bere aldetik, bi atal berri izango ditu esku artean; Hitz eta Pitz eta Kantu kontari. Euskararen inguruko lehiaketa izango dugu alde batetik, eta bestetik, Euskal Herriko haurren kantu kuttunenak ezagutzeko aukera izango dugu sorpresak tarteko!
Izaskunek, Kutxa Misteriotsuarekin eta Erronkekin jarraituko du, baina itxura berri batekin!
Galdera askoren erantzunak estalgabetuko ditugu; nola jarraituko du Izaskunen eta Ele Xarmanten artekoak? Nereak ikasketekin buru belarri jarraituko du, ala beste zerbait izango du buruan? Xabi Soundek nahigaberen bat edo beste izango duela ere esan genezake…
Ez galdu “Potx eta Lotx”en denboraldi berria, jada MAKUSIN ikusgai!
Adi egon eta jarraitu MAKUSI webgunean zein sare sozialetan, nobedade guztien berri izateko! Gainera, gogoan izan, MAKUSI bideo plataforman edukiak ahalik eta gehien pertsonalizatzeko, zure kontuaren barruan adinaren araberako profilak sortzea gomendatzen dizugu.
Gainera, jarraitu MAKUSIren webguneko eta sare sozialetako edukiak, kideentzako abantaila esklusiboak, zozketak, parte hartzeko ekimenak, argazki-lehiaketak... Hori guztia, eta askoz gehiago, MAKUSIn!