Estreinaldia
BERRIAK

“Power Up” telesailaren denboraldi berria iritsi da!

Superheroien kaosa, maitasun-kontuak eta barrez lehertzeko une ugari ekarriko dizkigute Araiak eta bere lagunek, azaroaren 7tik aurrera, Makusin.

Power Up telesailaren denboraldi berria azaroaren 7an iritsiko da MAKUSI plataformara. Araiak erabaki du oraintxe dela momentua bere ametsari heltzeko: superheroi bihurtzea!  Baina kontua ez da hain erraza izango, super botereek ez dute beti berak nahi duen bezala erantzungo, eta inoiz ezin da ezer ziurtzat jo.

Denboraldi berrian ere Araiak bidelagun izango ditu Mai eta Josu, batzuetan laguntzeko, beste batzuetan egoera are gehiago korapilatzeko. Bestalde, Kenai gero eta ausartago ibiliko da eta badirudi oraingoan benetan prest dagoela Araiarekiko sentimenduak aitortzeko. Eta, noski, Jaunak bere alkandora koloretsuekin, betiko moduan, misterio pixka batekin gidatuko du taldea.

Denboraldi berriak barreak, akzioa eta momentu goxoak ekarriko ditu. Jaunak esaten zuen bezala: ez gara heroi jaiotzen… bihurtu egiten gara!

Jarraitu MAKUSIren webguneko eta sare sozialetako edukiak, kideentzako abantaila esklusiboak, zozketak, parte hartzeko ekimenak, argazki-lehiaketak... Hori guztia, eta askoz gehiago, MAKUSIn!

Zure interesekoa izan daiteke...

Duela  08:55 min.
GOAZEN 12 denboraldian Basakabik itxura aldatuko du eta Maitaneren esku egongo da zein ikasle berri hartuko duen erabakitzea. Bada, nor den nor ezagutzeko bideoak izango ditugu ikusgai, ostiralero, Makusi plataforman
2025/10/16 - 08:55
Duela  08:00 min.
Adin guztietako ume eta gaztetxoentzako ekintzak antolatu ziren BEC!en, egun osoan zehar, tartean “Go!azen 12”ren sekulako aurrestreinaldia.
2025/10/13 - 08:00
Duela  07:00 min.
Bi protagonistek, Izaskun, Xabi Sound eta Nerea izango dituzte abentura hauetan bidelagun
2025/09/19 - 07:00
Duela  07:00 min.
Marinettek eta Adrienek berriro salbatu beharko dute Paris eta hango hiritar guztiak
2025/09/12 - 07:00
Gehiago ikusi
Ez galdu hau!