EITBren MAKUSI Jaia familia osoarentzako festa jendetsu eta ikusgarria izan da!
MAKUSI haur eta gazteentzako euskarazko EITBren ekosistema eta plataforma digitalak urteko jai handia egin du larunbat honetan, egun osoz, BEC!en, eta harrera ezin hobea izan du, milaka eta milaka lagun bilduz.
Programazio anitz eta zabala izan zuen jaiak, egun osoan zehar, euskaraz eta familiei zuzendutako jarduerekin. 11:00etan ateak ireki eta 10.000 metro karratuak haur eta gaztetxoz bete ziren, MAKUSI unibertsoko pertsonaia, ekintza, ikuskizun eta beste hainbat ekintzaz gozatzeko.
Oholtzan Ikuskizunak izan ziren nagusi egun osoan zehar. Potx eta Lotx pailazoek beraien “Lagunekin topa” ikuskizunarekin ekarri ziguten. Loa eta Laia estreinakoz eman zuten ikuskizuna Makusi Jaian, giro ederra jarriz. Eszenatokia ixteko lanak Go!azen telesaileko aktoreen esku egon ziren, bukaera ezin hobea emanez jaiari.
“Mari, sorgin ehiztari” gunetik igaro zinetenek, botereak izatea zer den bizi zenuten jolas berezi baten bidez. “Ameslarien banda” gunean zuzeneko emanaldi zoragarriak izan genituen egun osoan, eta “Irabazi Arte” gunean, futbolinean eta giza futbolinean aritzeko aukera izan genuen.
Egun osoan zehar honako jarduerak antolatu ziren, besteak beste: puzgarriak, ludoteka, margotzeko txokoak, tailerrak, eskulanak, egurrezko jolasak, abentura parkea, ohe elastikoak, etab. Makusi Jaiaren babesleek ere, Kaikuk, IHOBEk eta Garbikerrek beraien gune propioak izan zituzten.
“Go!azen 12” aurrestreinaldia
Ekitaldiari amaiera borobila emateko, “Go!azen 12”ren aurrestreinaldiak hartu zuen Bizkaia Arena. Azpimarratzekoa da, gainera, sarreren salmentarekin bildutako diru guztia EITB Maratoiari zuzendu dela.
Emanaldia hasi baino lehen, MAKUSI Klubak antolatutako Meet and Greet zozketaren irabazleek telesaileko aktoreak ezagutu zituzten. 3.000 lagun inguru bildu ziren Bizkaia Arenan; ohi legez, “Go!azen”eko aktoreek ikusleak dantzan jarri zituzten, eta emozioz beteriko uneak izan ziren nagusi.
Eskerrik asko MAKUSI Jaira etorri zineten guztioi!
Ikusi jaiko laburpena eta argazkiak!