Ekitaldiak
ESTREINALDIA

"Go!azen 12"ren lehen aurrestreinaldia Donostiako Zinemaldian

Milaka jarraitzaileren aurrean estreinatu zen denboraldi berria Anoetako belodromoan, ostiralean bigarren pasea izango da

Zinemaldian hasi zen Go!azen 12ko denboraldi berriaren ibilbidea. Belodromora bertaratutako jendeak, aktore, zuzendari eta lan-talde guztiarekin lehen atala ikusteko aukera izan zuten. Lehenago, Gure Lema eta Go!azen-eko abestiak dantzatu eta ozen abestu ziren Donostian. Denboraldi honetan zer espero den ere azaldu zuten zuzendariek. Aurten, gainera, bigarren pase bat ere izango da hurrengo ostiralean. 

'Go!azen' telesailaren 12.denboraldiak denetariko osagaiak izango ditu: abenturak, misterioa, gaztaroko maitasuna, komedia, drama… Horrekin batera, egungo eta betiko euskal talde eta abeslarien kanten moldaketak entzun ahal izango dira, ohi denez. Laster berri gehiago izango dituzue, bitartean, aurreko denboraldiak, bideo bereziak eta zuzeneko ekitaldiak aurkitu ditzakezue MAKUSIn.

Jarraitu MAKUSIren webguneko eta sare sozialetako edukiak, kideentzako abantaila esklusiboak, zozketak, parte hartzeko ekimenak, argazki-lehiaketak... Hori guztia, eta askoz gehiago, MAKUSIn. 

18:00 - 20:00

    Ez galdu hau!