Estreinaldiak eta atal bereziak, urrian, Makusin!
Ikasturte berriko martxa hartuta, eduki ugariz gozatzeko aukera izango dugu Makusi plataforman. Hartara, “Go!azen 12” telesaileko eduki berezi eta esklusibo gehiago iritsiko dira urrian zehar, eta aurpegi berriak ezagutzen jarraituko dugu astez aste.
Gau Beltzean “Mari, sorgin ehiztari” bueltan izango dugu atal berezi batekin. Zein izaki mitologikori egin beharko dio aurre oraingoan gaurik beldurgarrienean? Bada, urriaren 31n izango dugu erantzuna.
Gainera, “Dragoi Bola Super” MAKUSIra helduko da, Goku eta bere lagunen abentura berriekin!
Horretaz guztiaz gain, “Loa eta Laia”ren abesti berri bat ere ikusgai izango dugu, etxeko txikienentzako.
Adi egon eta jarraitu MAKUSI webgunean zein sare sozialetan, nobedade guztien berri izateko! Gainera, gogoan izan, MAKUSI bideo plataforman edukiak ahalik eta gehien pertsonalizatzeko, zure kontuaren barruan adinaren araberako profilak sortzea gomendatzen dizugu.
Jarraitu MAKUSIren webguneko eta sare sozialetako edukiak, kideentzako abantaila esklusiboak, zozketak, parte hartzeko ekimenak, argazki-lehiaketak... Hori guztia, eta askoz gehiago, MAKUSIn!