MAKUSI Jaia, urriaren 11an, BECen!
Urriaren 11an, larunbata, MAKUSI jai handia egingo dugu BECen. Egun osoko ekitaldia izango da, haur eta gaztetxoen gozamenerako. Hala, 11:00etatik 17:00etara, jarduera egitarau zabala prestatu dugu, eta MAKUSI unibertsoko protagonista guztiak bertan izango dira.
Espazio zabalean, denetariko ekintzak aurkituko dituzue, 10.000 metro karratuan: ikuskizunak, puzgarriak, ludoteka, eta margotzeko txokoak, psikomotrizitate gunea, tailerrak, eskulanak, abentura parkea, “food truck”ak…
MAKUSI unibertsoko protagonistek ere bere gune propioak izango dituzte, parte hartzeko ekimen ezberdinekin: Potx eta Lotx, Ameslarien Banda, Mari Sorgin Ehiztari, “Go!azen”, “Irabazi Arte” eta “Power Up”. Ameslarien Banda Gunean, egun osoan zehar izango da programazioa. Horrez gain, Izaskunek umeak lehian jarriko ditu erronka dibertigarriekin, eta nola ez, Makusitxo bertan izango da!
Gure protagonista gogokoenekin dantzatu eta abesteko aukera paregabea izango dugu egun osoan zehar. Potx eta Lotx pailazoen ikuskizunak antzerkia, dantza eta musika uztartuko ditu agertoki gainean. Jarraian, Loa eta Laia estreinaldi batekin iritsiko dira, izan ere, beraien zuzeneko ikuskizuna estreinatuko dute primizian. Ondoren, "Go!azen" telesaileko aktoreek musika ikuskizun berezia taularatuko dute.
Adi egon gure sareetara eta webgunera, MAKUSI Jaiaren berririk ez galtzeko! Hemen duzue egitarau osoa
BABESLEEN TXOKO BEREZIAK
MAKUSI Jaiaren babesleek ere txoko bereziak ekarriko dituzte BECera.
Hori horrela, Kaiku Baserria ezagutu ahalko da, behi bat nola jezten den ikasi, Kaiku produktuak dastatu, baserriarekin lotutako informazioa eskuratu, eta margotzeko zein jolasteko beta ere izango da. Labur-labur esanda, umeak baserritar baten azalean jarriko dira!
Bestalde, IHOBEk bi espazio izango ditu: Klima 360º izeneko gunean, tablet batez bidez, itsasertza klima-aldaketara egokitzeko tresnak aurkeztuko dira, eta Klima Azokak, klima-aldaketari aurre egiteko beharraz kontzientzia hartzeko.
Halaber, Garbikerrek, Bizkaiko Foru Aldundiaren standean, planeta zaintzeko gonbita luzatuko die familiei, birziklatzearen inguruko jokoekin. Esperientzia hezitzaile eta dibertigarria biziko dute, hondakinen kudeaketa oinarri hartuta. Besteak beste, "Memory" klasikoa, "Birziklatzearen saskia" edo "Tetris" eta jokoetan aritzeko aukera izango dute ume nahiz gurasoek.
GO!AZEN 12 AURRESTREINALDIA
Gero eta gutxiago falta da Basakabiko gaztetxoen abentura berriez gozatzeko, eta “Go!azen” telesailaren zale amorratuek galdu ezineko hitzordu berezia izango dute BECen. 17:30etan lehen atala pantaila handian ikusi ahalko da, Bizkaia Arenan.
Aurrestreinaldirako derrigorrezkoa izango da sarrerak lortzea, esteka honetan lortu ahalko dituzu sarrerak.
Programazioa osoa HEMEN IKUSI DEZAKEZUE.
Urriaren 11an MAKUSI Jaian ikusiko dugu elkar!