Potx eta Lotx bueltan dira atal, abesti, erronka eta eduki berriz beteta
Hirugarren denboraldia ez da bukatu eta bigarren zatia ikusgai duzue MAKUSIn. Indarrak berriztuta heldu dira denak, gogoz eta sorpresaz beterik. Potx eta Lotx zorte onaren atzetik ibiliko dira, baina aurkituko dute? Desirak betetzen ere ahaleginduko dira.
Nereak buru-belarri jarraitzen du biologiako ikasketekin, gauza ederrak irakatsiko dizkigu. Hau gutxi ez balitz, gainontzekoa zaintzen ere lan handi izango du, gauza batzuk ez dira hain erraz aldatzen. Xabi Sound-ek desirekin jarraituko du eta kaleko artista gehiago deskubrituko dizkigu, ez da urte bukaera lasaia izango.
Uda, Ele eta Izaskunen zitarekin bukatu genuen, berriz murgilduko gara beraien maitasun istorioan. Izaskunen erronkak ez dute izango etenik eta kutxa misteriotsuarekin ere jarraituko du. Gabonak ere helduko dira, baina atal asko ditugu aurretik.
Nork esan zuen bigarren zatiak ez zirela onak? Hainbat atal, barre, komeria eta abesti berri ditugu aurretik. Ez ezazue galdu atal bat ere ez!
Adi egon eta jarraitu MAKUSI webgunean zein sare sozialetan, nobedade guztien berri izateko! Gainera, gogoan izan, MAKUSI bideo plataforman edukiak ahalik eta gehien pertsonalizatzeko, zure kontuaren barruan adinaren araberako profilak sortzea gomendatzen dizugu.
Gainera, jarraitu MAKUSIren webguneko eta sare sozialetako edukiak, kideentzako abantaila esklusiboak, zozketak, parte hartzeko ekimenak, argazki-lehiaketak... Hori guztia, eta askoz gehiago, MAKUSIn!