Estreinaldia
ESTREINALDIAK

“Mari sorgin ehiztari” fikziozko telesail berria estreinatu da Makusin

Mundu magikoak eta errealak bat egingo dute euskal mitologiarekin lotura duen ekoizpen berrian, sorgin ehizan arituko den Mari protagonista nagusia izanik.

Mari pertsonaiaren botere bereziak izango ditu Mendialde ikastetxeko gazte batek, eta sorgin ehizan arituko da, mundua salbatzeko lanetan. Hartara, gatazka, egoera eta pertsonaia ugariri egin beharko dio aurre, deabru, sorgin, munstro eta abarrei. Horretarako, lagun talde berezi bat sortuko du sorginen aurka borrokatzeko eta gizartea zaintzen jarraitzeko.

Euskal mitologia ardatz hartuta, umore garratza, abenturak, naturaz gaindiko ahalmenak eta elementuak nahastuko ditu fikziozko telesail berriak. Ustekabeko egoera zein pertsonaiak agertuko dira, mundu magikoan barneratuta. Maiatzaren 16tik aurrera, ostiralero atal berri bat izango da ikusgai.

Adi egon eta jarraitu MAKUSI webgunean zein sare sozialetan, nobedade guztien berri izateko! Gainera, gogoan izan, MAKUSI bideo plataforman edukiak ahalik eta gehien pertsonalizatzeko, zure kontuaren barruan adinaren araberako profilak sortzea gomendatzen dizugu.

Jarraitu MAKUSIren webguneko eta sare sozialetako edukiak, kideentzako abantaila esklusiboak, zozketak, parte hartzeko ekimenak, argazki-lehiaketak... Hori guztia, eta askoz gehiago, MAKUSIn

18:00 - 20:00

Albiste gehiago

Duela  07:30 min.
Datozen hilabeteotan Makusi unibertsoarekin lotutako eduki eta jarduera ugariz gozatzeko aukera izango duzue. Maiatzaren 11an izango da lehen hitzordua, Herri Urrats jaian.
2025/05/06 - 07:30
Duela  01:21 min.
“Mari sorgin ehiztari” euskal mitologia oinarri duen fikziozko telesaila eta “Ameslarien Banda” animazio birtualarekin landutako txotxongiloen saioa izango ditugu ikusgai plataforman.
2025/05/02 - 13:21
Duela  01:00 min.
Azken urte honetan, ume eta gaztetxoei zuzendutako euskarazko entretenimendu zabala eskaini du MAKUSIk; ikus-entzunezko eduki anitzekin plataforma digitalean eta MAKUSI Klubeko ekintzekin
2025/04/30 - 13:00
Duela  09:18 min.
Denboran atzera bidaiatu eta XX. mendearen hasierara itzuliko gara, Theo eta bere lagunen gorabeherak bizi ahal izateko. Apirilaren 11an iritsiko da Makusi plataformara.
2025/04/11 - 09:18
Gehiago kargatu
Ez galdu hau!