Berriak
ESTREINALDIAK

“Theodosia” telesaila MAKUSIn estreinakoz

Denboran atzera bidaiatu eta XX. mendearen hasierara itzuliko gara, Theo eta bere lagunen gorabeherak bizi ahal izateko. Apirilaren 11an iritsiko da Makusi plataformara.

Theodosia Throckmortonek 14 urte ditu eta bere nebarekin batera hilobi ezezagun bat miatzen ari dela, Horusen Begia aurkituko du. Hura ukituz gero magia egin daitekeela konturatuko da Theo. Talde berezia sortuko dute neba-arrebek, Will eta Safiy lagunekin batera. Elkarte sekretu bati aurre egin nahiko diote, eta Egipto zaharreko magia erabiliko dute dena suntsitzeko.

Arrakasta izugarria izan du telesailak mundu osoan zehar eta orain MAKUSIn izango dugu ikusgai, euskaraz. Denboraldi osoaz gozatu ahalko duzue, non nahi eta noiz nahi. Zer gertatuko da talde berezi honekin?

Adi egon eta jarraitu MAKUSI webgunean zein sare sozialetan, nobedade guztien berri izateko! Gainera, gogoan izan, MAKUSI bideo plataforman edukiak ahalik eta gehien pertsonalizatzeko, zure kontuaren barruan adinaren araberako profilak sortzea gomendatzen dizugu.

Jarraitu MAKUSIren webguneko eta sare sozialetako edukiak, kideentzako abantaila esklusiboak, zozketak, parte hartzeko ekimenak, argazki-lehiaketak... Hori guztia, eta askoz gehiago, MAKUSIn

18:00 - 20:00

Zure interesekoa izan daiteke

Duela  08:00 min.
“Ninja dortokak”, “Txakur Patruila”ren bigarren denboraldia eta “Theodosia” telesaila helduko dira Makusi plataformara. Horretaz gain, ume eta gaztetxoei zuzendutako podkasten atala ere estreinatuko dugu.
2025/04/01 - 08:00
Estreinaldia
Duela  08:00 min.
Estreinaldia
Telesail mitikoak estreinua egingo du plataforman eta lau ninja dortoka ezagunen abenturak ikusi ahalko ditugu.
2025/04/04 - 08:00
Duela  08:00 min.
Gure txakur gogokoenen abentura berriak izango ditugu ikusgai Makusin. Ostiralero bost atal berri estreinatuko dira.
2025/04/10 - 08:00
Duela  09:00 min.
Mildred gure sorgin gustukoena aurpegi berriarekin ikusiko dugu, baina beti bezain baldar eta bihotz oneko, martxoaren 7tik aurrera, denboraldi berrian
2025/03/07 - 09:00
Gehiago kargatu
Ez galdu hau!