Berriak
ESTREINALDIAK

Telesail eta animaziozko lan berriekin beteko dugu apirila MAKUSIn!

“Ninja dortokak”, “Txakur Patruila”ren bigarren denboraldia eta “Theodosia” telesaila helduko dira Makusi plataformara. Horretaz gain, ume eta gaztetxoei zuzendutako podkasten atala ere estreinatuko dugu.

Nobedadez beterik dator hilabete honetan ume eta gaztetxoei zuzendutako Makusi plataforma. Estolderietatik irtengo dira Ninja dortokak, gure txakur gustukoenak abentura berriak izango dituzte eta Theodosia gaztetxoaren abenturak ezagutuko ditugu. Hori guztia borobiltzeko, ume eta gaztexoei zuzendutako podkastak batzen dituen atala estreinatuko dugu.

Ninja dortokak  (5-7 urte)

Leonardo, Donatello, Michelangelo eta Raphael MAKUSIn izango ditugu apirilaren 4tik aurrera. Lau Ninja Dortoken abenturak bizitzeko aukera izango dugu. Splinter maisuaren gidaritzapean, ninja-teknikak ikasi dituzte hiriko estoldetan, hamabost urtez. Orain, gainaldera igotzeko garaia dute, munduan agertzekoa.

Txakur patruila (0-4 urte)

Apirilaren 11tik aurrera bigarren denboraldiaz gozatzeko aukera izango dugu. Atal berrietan ere txakur patruila talde lanean arituko da sortuko diren oztopoei aurre egiteko, izan ere, arazorik bada, hortxe ageri da txakur-patruila!

Theodosia (+8 urte)

Theodosia Throckmortonek 14 urte ditu eta bere gurasoekin dabil Erregeen Haranean indusketak egiten. Teo eta bere neba hilobi ezezagun bat miatzen ari direla, Horusen Begia aurkituko dute. Hura ukituz gero magia egin daitekeela konturatuko da Teo. Apirilaren 11tik aurrera iritsiko da Makusi plataformara.

Podkastak

Ume eta gaztetxoei zuzendutako podkasten atal berria izango dugu eskuragarri MAKUSI plataforman. Hainbat gai interesgarri jorratuko dira adin tarte ezberdinetara zuzendutako podkast eduki bilduman.

Adi egon eta jarraitu MAKUSI webgunean zein sare sozialetan, nobedade guztien berri izateko! Gainera, gogoan izan, MAKUSI bideo plataforman edukiak ahalik eta gehien pertsonalizatzeko, zure kontuaren barruan adinaren araberako profilak sortzea gomendatzen dizugu.

Jarraitu MAKUSIren webguneko eta sare sozialetako edukiak, kideentzako abantaila esklusiboak, zozketak, parte hartzeko ekimenak, argazki-lehiaketak... Hori guztia, eta askoz gehiago, MAKUSIn!

Hainbat berrirekin hasiko dugu apirila MAKUSIn!

Duela  10:09 min.
Gure postari gogokoenaren eguneroko istorioak ezagutuko ditugu, martxoaren 14tik aurrera, eta egun bakoitza abentura berezi bat izango da
2025/03/13 - 10:09
Duela  09:00 min.
Mildred gure sorgin gustukoena aurpegi berriarekin ikusiko dugu, baina beti bezain baldar eta bihotz oneko, martxoaren 7tik aurrera, denboraldi berrian
2025/03/07 - 09:00
Duela  09:01 min.
Luffyk piraten erregea izatearekin egiten dut amets, eta “One piece” deituriko altxorra aurkitu nahi du, baina horretarako beste pirata askori egin beharko die aurre. Abentura guztiak MAKUSIn ikusgai.
2025/02/28 - 09:01
Duela  08:00 min.
Emozioz beteriko oihan batean Raa Raa lehoiak milaka abentura dibertigarri eta zaratatsu biziko ditu bere lagunekin batera.
2025/02/20 - 08:00
Gehiago kargatu
Ez galdu hau!