Raa Raa lehoia eta haren lagunak MAKUSIn ditugu
Otsailaren 21etik aurrera Raa Raa lehoiaren atal berriak egongo dira ikusgai MAKUSI plataforman. Gainera, lagun talde aparta izango du ondoan Raa Raak: Topsy zebra, Crocky krokodiloa, Guffty elefantea, Zebby eta Ooo Ooo tximino alaia.
Guztiek batera, taldean, bidetik aurkituko dituzten arazoei aurre egiteko gaitasuna izango dute, eta musika, errima eta errepikapenak erabilita jolas ugari sortuko dituzte, emozioz beteriko oihan batean zehar. Beraiekin batera umeek soinuen mundua ezagutu ahal dute.
Gainera, gogoan izan, MAKUSI bideo plataforman edukiak ahalik eta gehien pertsonalizatzeko, zure kontuaren barruan adinaren araberako profilak sortzea gomendatzen dizugu.
Adi egon estreinaldi eta ekitaldi guztietara! Jarraitu MAKUSIren webguneko eta sare sozialetako edukiak, kideentzako abantaila esklusiboak, zozketak, parte hartzeko ekimenak, argazki-lehiaketak... Hori guztia, eta askoz gehiago, MAKUSIn!