Berriak
ESTREINALDIA

Heldu da “Irabazi Arte”ren 4. denboraldia MAKUSIra!

Printzesak taldeko futbolariak bueltan dira, eta asteroko atalaz gain, “Barnetik” eta “Bereziak” izeneko atalak ere izango ditugu ikusgai plataforman, telesailean gertatzen den guztiaren berri izateko eduki berezi eta esklusiboen bidez.

Denboraldi berrian partida asko jokatu beharko dituzte “Irabazi Arte”ko kideek, baina guztiak ez dira izango futbol-zelaian. Aurreko denboraldian hainbat galdera erantzunik gabe geratu ziren: Arene berriro ibiltzeko gai izango da? Jonek Martxeloren eta Alaitzen azpijokoak agerian utziko ditu? Zer gertatuko da Lukarekin jipoia jaso ondoren? Bada, bizitza berrira moldatu beharko dira protagonistak eta oztopoz beteriko bideari aurre nola egingo dioten ikusiko dugu, otsailaren 14tik aurrera, MAKUSI plataforman.

Ostiralero atal berri bat izango duzue plataforman, inon baino arinago. Horrez gain, aurten, “Barnetik” eta “Bereziak” izeneko atalak ere izango ditugu plataforman, telesailean gertatzen den guztiaren berri izateko eduki berezi eta esklusiboen bidez. Oztopo guztiei sartuko diegu gola!

Irabazi Arte bideopodkastak

Horretaz gain, “Irabazi Arte”ren bideopodkasten denboraldi berria ere etorriko da, otsailaren 21etik aurrera. Hartara, astero-astero, emakumezko kirolari eta kirolzale erreferenteak bertatik bertara elkarrizketatuko dituzte Nahia Sillerok eta Ainhoa Azpitartek.

Gainera, gogoan izan, MAKUSI bideo plataforman edukiak ahalik eta gehien pertsonalizatzeko, zure kontuaren barruan adinaren araberako profilak sortzea gomendatzen dizugu. Adi egon estreinaldi eta ekitaldi guztietara! Jarraitu MAKUSIren webguneko eta sare sozialetako edukiak, kideentzako abantaila esklusiboak, zozketak, parte hartzeko ekimenak, argazki-lehiaketak... Hori guztia, eta askoz gehiago, MAKUSIn!

18:00 - 20:00

Zure interesekoak izan daitezke...

Duela  10:00 min.
“Txakur Patruila” taldearen abenturak iritsiko dira, eta baita “One Piece” eta "Raa Raa lehoi orrolaria" ere, “Irabazi Arte” eta “Kalaxka” saioen denboraldi berriak ahaztu gabe.
2025/02/03 - 10:00
Duela  08:00 min.
Gonbidatu berriak hartuko dituzte platoan aurkezleek, eta gainera, denboraldi honetan erronkak bideratzeko lagun berri bat izango dute beraiekin.
2025/02/07 - 08:00
Duela  01:44 min.
Azaroaren 22tik aurrera izango dira ikusgai MAKUSI bideo plataforman. Astero, gainera, MAKUSI unibertsoko saioen atal berriak ere estreinatuko dira.
2024/11/22 - 13:44
Duela  02:34 min.
Datozen hilabeteotan egongo diren kontzertuen zerrenda kontsultatu. Ohi legez, Basakabiko neska-mutilek hainbat herri eta hiri dantzan jarriko dituzte! Agenda atera eta datak ongi gorde!
2024/11/07 - 14:34
Gehiago kargatu
Ez galdu hau!