“KALAXKA” saioaren denboraldi berria jada ikusgai
Anepe Acedo eta Aritz Mendiola berriz izango ditugu saio honen gidari, eta oraingoan ere gonbidatu berriak hartuko dituzte, aktoreak, musikariak, kirolariak…
Atal bakoitzean hainbat bizipen partekatuko dituzte gonbidatuek aurkezleekin eta horrez gain, gaztetxoentzat interesgarriak diren gaiak jorratuko dituzte, umorea ardatz hartuta.
Saio bizkor eta dinamikoa dela azaldu digute Aritz eta Anepek, izan ere, saio honetan ez dago denbora galtzerik. Gainera, denboraldi honetan erronkak bideratzeko lagun berri bat izango dute platoan, ez galdu!
Gainera, gogoan izan, MAKUSI bideo plataforman edukiak ahalik eta gehien pertsonalizatzeko, zure kontuaren barruan adinaren araberako profilak sortzea gomendatzen dizugu.
Adi egon estreinaldi eta ekitaldi guztietara! Jarraitu MAKUSIren webguneko eta sare sozialetako edukiak, kideentzako abantaila esklusiboak, zozketak, parte hartzeko ekimenak, argazki-lehiaketak... Hori guztia, eta askoz gehiago, MAKUSIn!