Berriak
ESTREINALDIA

Badatoz “Irabazi Arte”ren laugarren denboraldiko aurrestreinaldiak!

Denboraldi berriko lehen atala primizian ikusteko lehen hitzordua Bilbon izan geneun eta jada Donostia eta Iruñan izan gara.

“Irabazi Arte!” telesailaren laugarren denboraldia ate joka dago, eta aurrestreinaldien datak ere baditugu jada. Gainera, Printzesak futbol-taldeko protagonistak gertutik ikusi eta beraiekin argazkiak ateratzeko aukera ere izango dugu.

Lehen hitzordua Bilbon izan zen, urtarrilaren 26an, Euskalduna Jauregian,, otsailaren 1ean Iruña, Nafarroa Arenan, otsailaren 2an Donostia, Victoria Eugenian egon ginen lehen kapituloaz gozatzen. Otsailaren 9an Gasteiz, Europa Jauregian emango diogu bukaera. Eskuratu aurrestreinaldira joateko zure sarrera beheko esteketan:

GASTEIZ - Europa Jauregia. Otsailak 9, 17:00. (SARRERAK LORTU)

Otsailaren 14tik aurrera, MAKUSIn ikusgai

Aurreko denboraldian hainbat galdera erantzunik gabe geratu ziren: Arene berriro ibiltzeko gai izango da? Jonek Martxeloren eta Alaitzen azpijokoak agerian utziko ditu? Zer gertatuko da Lukarekin jipoia jaso ondoren? Bada, bizitza berrira moldatu beharko dira protagonistak eta oztopoz beteriko bideari aurre nola egingo dioten ikusiko dugu otsailaren 14tik aurrera MAKUSI plataforman.

Sarrerak MAKUSI klubeko kideentzat

Gainera, MAKUSI Klubeko kideentzat, zozketa bereziak jarri ditugu martxan, Gasteizeko aurrestreinaldirako sarrerak lortu ahalko dituzue. Behean hartu dezakezue parte!

Parte hartu zozketan!

Duela  min.
Denboraldi berriko lehen kapitulua primizian ikusteko aukera izango dugu telesaioko aktoreekin otsailaren 9an, Gasteizko "Palacio Europa"-n
Gehiago kargatu
Ez galdu hau!