Berriak
ESTREINALDIAK

Otsaila estreinaldiz beteta dator MAKUSIra!

“Txakur Patruila” taldearen abenturak iritsiko dira, eta baita “One Piece” eta "Raa Raa lehoi orrolaria" ere, “Irabazi Arte” eta “Kalaxka” saioen denboraldi berriak ahaztu gabe.

Lagun berriak iritsiko dira MAKUSIra otsailean zehar, izan ere, “Txakur Patruila” talde ezagunarekin gozatzeko aukera izango dugu. Horretaz gain, “Irabazi Arte” telesailaren 4.denboraldia gorabeheraz beteta etorriko da, eta “Kalaxka” saioak hainbat berrikuntza eta gonbidatu berezi ekarriko dizkigu denboraldi berrian. Estreinakoz, “One Piece” piraten erregea ere MAKUSIn izango dugu, eta baita “Raa Raa lehoi orrolaria” ere, estreinaldiz beteriko hilabete hau borobiltzeko.

IRABAZI ARTE (+8)

Aurreko denboraldian hainbat galdera erantzunik gabe geratu ziren: Arene berriro ibiltzeko gai izango da? Jonek Martxeloren eta Alaitzen azpijokoak agerian utziko ditu? Zer gertatuko da Lukarekin jipoia jaso ondoren? Bada, bizitza berrira moldatu beharko dira protagonistak eta oztopoz beteriko bideari aurre nola egingo dioten ikusiko dugu otsailaren 14tik aurrera MAKUSI plataforman.

KALAXKA (+8)

Otsailaren 7tik aurrera Anepe Acedo eta Aritz Mendiola berriz izango ditugu saio honen gidari, eta oraingoan ere gonbidatu berriak hartuko dituzte, aktoreak, musikariak, kirolariak… Egungo gaztetxoentzat interesgarriak izan daitezkeen gaiak jorratuko dituzte, betiere umorea ardatz hartuta. Gainera, erronkak bideratzeko lagun berri bat izango dute platoan, ez galdu!

TXAKUR PATRILA (0-4)

Gure txakur gogokoenak MAKUSIra iritsiko dira otsailaren 7tik aurrera. Ryder, Marshall, Chase, Rubble, Rocky eta gainontzekoak talde lanean arituko dira bidetik sortuko diren oztopoei aurre egiteko, izan ere, arazorik bada, hortxe ageri da txakur-patruila!

ONE PIECE (+8)

Luffy-k piraten erregea izatearekin amesten du “One piece” deituriko altxorra aurkitu nahi du, baina horretarako beste pirata askori egin beharko die aurre. Ibilbide luze horretan tripulazio bat sortuko du eta “Going Merry” itsasontzian, zazpi itsasoak zeharkatuko dituzte, otsailaren 28etik aurrera, MAKUSIn.

RAA RAA LEHOI ORROLARIA (0-4)

Raa Raa lehoiak eta haren lagunek milaka abentura dibertigarri eta zaratatsu biziko dituzte. Erritmoak, errimak eta errepikapenekin jolas ugari sortuko dituzte, emozioz beteriko oihan batean zehar. Beraiekin batera umeek soinuen mundua ezagutu ahal dute, otsailaren 21etik aurrera.

Adi egon eta jarraitu MAKUSI webgunean zein sare sozialetan, nobedade guztien berri izateko! Gainera, gogoan izan, MAKUSI bideo plataforman edukiak ahalik eta gehien pertsonalizatzeko, zure kontuaren barruan adinaren araberako profilak sortzea gomendatzen dizugu.

Zure interesekoa izan daiteke...

Duela  08:50 min.
Potx, Lotx, Nerea, Izaskun eta Xabi Sound sorpresaz beterik datoz, eta eduki tarte berriak estreinatuko dituzte denboraldi berrian. Ikusgai dago jada MAKUSI plataforman.
2025/01/24 - 08:50
Duela  03:30 min.
Urtarrilaren 24tik aurrera, gure bi pertsonaiak berriz izango ditugu abesten, horretarako gure kulturako hainbat pertsonaia izango dituzte lagun
2025/01/17 - 15:30
Duela  10:50 min.
Gozatu 7 urteko neskatoaren eta Botty tximinoaren abenturez! Ondo pasatu eta aldi berean ikasteko parada izango duzu, baita txoko berriak ezagutzeko ere!
2024/12/20 - 10:50
Duela  02:34 min.
Datozen hilabeteotan egongo diren kontzertuen zerrenda kontsultatu. Ohi legez, Basakabiko neska-mutilek hainbat herri eta hiri dantzan jarriko dituzte! Agenda atera eta datak ongi gorde!
2024/11/07 - 14:34
Gehiago kargatu
Ez galdu hau!