“Sorgin baldarra” telesailaren atal berriak, ikusgai, MAKUSIn
Denboraldi berriko ataletan Mildred Hubblerek magia eskolan izango dituen abenturak ikusten jarraituko dugu. Mildred aurpegi berriarekin ikusiko dugu, baina beti bezain baldar eta bihotz oneko. Lagun izango du, ohi bezala, Maud Spellbody; eta aurka, Ethel Hallow.
Lehiak, liskarrak eta abenturak ez dira faltako, sorginaren trebeziak findu eta guztiok dugula magia apur bat erakusteko. Bidea ez da izango erraza, eta sorginak aurrera egitea lortuko ote duen ikusiko dugu atal berrietan, martxoaren 7tik aurrera. Jill Murphyren “The Worst Witch” liburu sorta arrakastatsuan oinarrituta telesaila da.
Adi egon eta jarraitu MAKUSI webgunean zein sare sozialetan, nobedade guztien berri izateko! Gainera, gogoan izan, MAKUSI bideo plataforman edukiak ahalik eta gehien pertsonalizatzeko, zure kontuaren barruan adinaren araberako profilak sortzea gomendatzen dizugu.
Adi egon estreinaldi eta ekitaldi guztietara! Jarraitu MAKUSIren webguneko eta sare sozialetako edukiak, kideentzako abantaila esklusiboak, zozketak, parte hartzeko ekimenak, argazki-lehiaketak... Hori guztia, eta askoz gehiago, MAKUSIn!