Berriak
ESTREINALDIA

“One Piece” MAKUSIn ikusgai!

Luffyk piraten erregea izatearekin egiten dut amets, eta “One piece” deituriko altxorra aurkitu nahi du, baina horretarako beste pirata askori egin beharko die aurre. Abentura guztiak MAKUSIn ikusgai.

Munduko piratarik ezagunenetakoaren istorio guztiak ikusi ahalko ditugu. Beste pirata batzuen eskuetan dagoen altxorra aurkitu nahiko dute eta ibilbide luzea izango dute aurretik; “Going Merry” itsasontzian zazpi itsasoak zeharkatuko dituzte.

Lastozko kapela buruan duela, lagunak eta etsaiak topatuko ditu gure piratak, eta borroka ugaritan hartuko du parte. Telesail japoniarrak izugarrizko arrakasta izan du mundu osoan eta orain euskaraz ikusteko aukera izango dugu, MAKUSI plataforman. Piraten erregea izatera helduko da? Altxorra aurkituko dute? Ez ezazu galdu!

MAKUSI ZURE ERARA

Gainera, gogoan izan, MAKUSI bideo plataforman edukiak ahalik eta gehien pertsonalizatzeko, zure kontuaren barruan adinaren araberako profilak sortzea gomendatzen dizugu.

Adi egon estreinaldi eta ekitaldi guztietara! Jarraitu MAKUSIren webguneko eta sare sozialetako edukiak, kideentzako abantaila esklusiboak, zozketak, parte hartzeko ekimenak, argazki-lehiaketak... Hori guztia, eta askoz gehiago, MAKUSIn!

Albiste gehiago...

Duela  11:00 min.
Printzesak taldeko futbolariak bueltan dira, eta asteroko atalaz gain, “Barnetik” eta “Bereziak” izeneko atalak ere izango ditugu ikusgai plataforman, telesailean gertatzen den guztiaren berri izateko eduki berezi eta esklusiboen bidez.
2025/02/14 - 11:00
Duela  08:00 min.
Gonbidatu berriak hartuko dituzte platoan aurkezleek, eta gainera, denboraldi honetan erronkak bideratzeko lagun berri bat izango dute beraiekin.
2025/02/07 - 08:00
Duela  08:00 min.
Bidali inauterietako zure argazkia, eta tablet bat irabazteko aukera izango duzu! Ez galdu aukera!
2025/02/21 - 08:00
Duela  08:00 min.
Emozioz beteriko oihan batean Raa Raa lehoiak milaka abentura dibertigarri eta zaratatsu biziko ditu bere lagunekin batera.
2025/02/20 - 08:00
Gehiago kargatu
Ez galdu hau!