Martxoak hainbat estreinaldi ekarriko ditu MAKUSI plataformara
Hainbat estreinaldi izango ditugu martxoan zehar Makusi haur eta gaztetxoentzako plataforman. Batetik, sorginkeriz betetako “Sorgin Baldarra” telesailaren denboraldi berria; bestetik, “Patri postaria” marrazki bidizunak eta haren egunerokoan murgiltzeko aukera izango dugu, eta azkenik, “A ze parea” atal bilduma ekarriko digu Twin Melodyk.
Sorgin Baldarra (5-7 urte)
Martxoaren 7an denboraldi berria estreinatuko da, denboraldi honetan Mildred Hubbleren abenturak ikusten jarraituko dugu sorginen eskolan. Lagun izango du, ohi bezala, Maud Spellbody; eta aurka, nola ez, Ethel Hallow. Mildred aurpegi berriarekin ikusiko dugu, baina beti bezain baldarra eta bihotz onekoa.
Patri postaria (0-4 urte)
Greendale herriko Patri Clifton herri landako postari jatorraren eguneroko gertakariak ezagutuko ditugu. Pintto izeneko bere katuarekin batera Greendale haran guztian zehar furgonetaz egunero posta banatu ohi du Patri postariak. Egun bakoitza abentura berezi bat izango da, martxoaren 14tik aurrera.
A ze parea (+8 urte)
Twin Melody ahizpa biki ezagunek gai askoren inguruan hitz egiteko tartea hartuko dute “A ze parea” atal bilduman. Musika eta zinema kontuak, erronkak eta beste hainbat kontu izango dituzte hizpide, martxoaren 14tik aurrera, astero.
Adi egon eta jarraitu MAKUSI webgunean zein sare sozialetan, nobedade guztien berri izateko! Gainera, gogoan izan, MAKUSI bideo plataforman edukiak ahalik eta gehien pertsonalizatzeko, zure kontuaren barruan adinaren araberako profilak sortzea gomendatzen dizugu.
Adi egon estreinaldi eta ekitaldi guztietara! Jarraitu MAKUSIren webguneko eta sare sozialetako edukiak, kideentzako abantaila esklusiboak, zozketak, parte hartzeko ekimenak, argazki-lehiaketak... Hori guztia, eta askoz gehiago, MAKUSIn!