Patri postaria bueltan da MAKUSI plataforman
Patri Clifton herri landako postari jatorraren eguneroko istorioak ezagutuko ditugu. Pintto izeneko katua lagun duela, Greendale haran guztian zehar ibiliko da postaria, furgoneta hartuta, posta banatze lanetan. Egun bakoitza abentura berezi bat izango da.
Herrian oso maitatua da Patri postaria, eta bizilagunek aholkuak eta laguntza eskatuko diote sarritan; hartara, lankidetzak duen garrantziaz ohartuko gara bikote honen eskutik.
Adi egon eta jarraitu MAKUSI webgunean zein sare sozialetan, nobedade guztien berri izateko! Gainera, gogoan izan, MAKUSI bideo plataforman edukiak ahalik eta gehien pertsonalizatzeko, zure kontuaren barruan adinaren araberako profilak sortzea gomendatzen dizugu.
Adi egon estreinaldi eta ekitaldi guztietara! Jarraitu MAKUSIren webguneko eta sare sozialetako edukiak, kideentzako abantaila esklusiboak, zozketak, parte hartzeko ekimenak, argazki-lehiaketak... Hori guztia, eta askoz gehiago, MAKUSIn!