Berriak
ESTREINALDIAK

Badator “Txakur Patruila” marrazkien bigarren denboraldia!

Gure txakur gogokoenen abentura berriak izango ditugu ikusgai Makusin. Ostiralero bost atal berri estreinatuko dira.

Apirilaren 11tik aurrera, txakur-patruila abentura berrietan murgilduko da, motxila soinean dutela.  Talde lanean arituko dira bidean sortuko diren oztopoei aurre egiteko, izan ere, arazorik bada, hortxe ageri da txakur-patruila!

Lehen denboraldiaren ondoren, atal gehiago helduko dira Makusira. Bada, zer topatuko dute oraingoan gure lagunek? Ez galdu txakur patruilaren denboraldi berria! Ostiralero bost atal berri estreinatuko dira.

Eta, gogoratu, MAKUSI bideo plataforman adinaren araberako profilak sortu, edukiak modu argiagoan ikusteko eta zure gustukoak izan daitezkeen edukiak errazago aurkitzeko!

Albiste gehiago

Duela  08:00 min.
“Ninja dortokak”, “Txakur Patruila”ren bigarren denboraldia eta “Theodosia” telesaila helduko dira Makusi plataformara. Horretaz gain, ume eta gaztetxoei zuzendutako podkasten atala ere estreinatuko dugu.
2025/04/01 - 08:00
Estreinaldia
Duela  08:00 min.
Estreinaldia
Telesail mitikoak estreinua egingo du plataforman eta lau ninja dortoka ezagunen abenturak ikusi ahalko ditugu.
2025/04/04 - 08:00
Duela  10:09 min.
Gure postari gogokoenaren eguneroko istorioak ezagutuko ditugu, martxoaren 14tik aurrera, eta egun bakoitza abentura berezi bat izango da
2025/03/13 - 10:09
Duela  09:00 min.
Mildred gure sorgin gustukoena aurpegi berriarekin ikusiko dugu, baina beti bezain baldar eta bihotz oneko, martxoaren 7tik aurrera, denboraldi berrian
2025/03/07 - 09:00
Gehiago kargatu
Ez galdu hau!