Berriak
ESTREINALDIAK

Ekoizpen propio bi estreinatuko ditugu maiatzean Makusin

“Mari sorgin ehiztari” euskal mitologia oinarri duen fikziozko telesaila eta “Ameslarien Banda” animazio birtualarekin landutako txotxongiloen saioa izango ditugu ikusgai plataforman.

Orotara, maiatzean lau estreinaldi izango ditugu plataforman, adin ezberdinetako haur eta gaztetxoei zuzendutakoak. “Mari sorgin ehiztari” fikziozko telesail berria eta “Ameslarien Banda” animazio birtualarekin landutako txotxongiloen saioa. Horretaz gain, animazioan ere izango dugu berritasunik, izan ere, “Ninja Dortokak” bigarren denboraldiarekin etorriko dira, eta “Doraemon” marrazki bizidun ezagunak ere denboraldia estreinatuko du.

Mari, Sorgin ehiztari (+8 urte)

Mundu magikoak eta errealak bat egingo dute euskal mitologiarekin lotura duen ekoizpen berrian, sorgin ehizan arituko den Mari protagonista nagusia izanik. Lagun talde berezi bat sortuko du sorginen aurka borrokatzeko, gizartea zainduz. Bidean zailtasun ugari aurkituko dituzte, ez da batere erraza izango sorginei aurre egitea. Maiatzaren 16tik aurrera atal berri bat izango duzue.

Ameslarien banda (0-4 urte)

Noski, Auskalo eta Baizera animazio birtualarekin landutako txotxongiloak itsasontzi batean ibiliko dira lainoen gainetik zeruak zeharkatuz eta haurren ametsak zainduz. Ametsean arazoren bat antzematen dutenean, alarmak joko du, itsasontzitik jaitsiko dira eta ametsean sartu, hura konpontzea izango baitute misio. Atal guztiak abesti bat izango dute amaieran eta iratxoekin batera kantuz agurtu ahalko ditugu hiru protagonistak. Maiatzaren 23tik aurrera ikusgai.

Ninja dortokak  (8 urte)

Leonardo, Donatello, Michelangelo eta Raphael dortoken abentura berriak helduko dira bigarren denboraldi honetan. Lau Ninja Dortoken abenturak bizitzeko aukera izango dugu. Splinter maisuaren gidaritzapean, ninja-teknikak ikasi dituzte hiriko estoldetan, hamabost urtez. Orain, gainaldera igotzeko garaia dute, munduan agertzekoa.

Doraemon (5-8 urte)

Katu kosmikoak urteak daramatza gurean, eta hilabete honetan denboraldi berria estreinatuko dugu MAKUSIn. Zer nolako abenturak biziko dituzte Nobitak eta biek? Zein tresnarekin txundituko gaitu oraingoan? Maiatzaren 16tik aurrera ezin dezakezue atal berririk galdu.

Adi egon eta jarraitu MAKUSI webgunean zein sare sozialetan, nobedade guztien berri izateko! Gainera, gogoan izan, MAKUSI bideo plataforman edukiak ahalik eta gehien pertsonalizatzeko, zure kontuaren barruan adinaren araberako profilak sortzea gomendatzen dizugu.

Jarraitu MAKUSIren webguneko eta sare sozialetako edukiak, kideentzako abantaila esklusiboak, zozketak, parte hartzeko ekimenak, argazki-lehiaketak... Hori guztia, eta askoz gehiago, MAKUSIn!

Zure interesekoa izan daiteke

Duela  08:00 min.
Lehenengoz plataforma digitalean eskuragarri izango dugu podkast atala, hainbat programarekin
2025/04/14 - 08:00
Duela  09:18 min.
Denboran atzera bidaiatu eta XX. mendearen hasierara itzuliko gara, Theo eta bere lagunen gorabeherak bizi ahal izateko. Apirilaren 11an iritsiko da Makusi plataformara.
2025/04/11 - 09:18
Duela  08:00 min.
Gure txakur gogokoenen abentura berriak izango ditugu ikusgai Makusin. Ostiralero bost atal berri estreinatuko dira.
2025/04/10 - 08:00
Estreinaldia
Duela  08:00 min.
Estreinaldia
Telesail mitikoak estreinua egingo du plataforman eta lau ninja dortoka ezagunen abenturak ikusi ahalko ditugu.
2025/04/04 - 08:00
Gehiago kargatu
Ez galdu hau!