MAKUSI Gunea ikastola eta eskolen jaietan izango da aurten ere!
Urtero bezala, egun osoko egitarau anitza izango dugu ikastola eta eskolen aldeko jaietan, familia ugari batuz euskararen alde. Bada, MAKUSI gunea ere han izango da, eduki eta jarduera ugarirekin: egurrezko jolasak, margotzeko txokoa, MAKUSI maskotarekin argazkia ateratzeko aukera, produktu berriak erosteko aukera, eta baita MAKUSI klubeko kide egiteko aukera ere.
Hori guztia gutxi balitz, “Go!azen”eko aktoreek musika eta dantza ikuskizuna eskainiko dute hitzordu horietako gehienetan.
Honako data hauek ondo gorde:
- Herri Urrats (maiatzak 11), Senpere
- Ibilaldia (maiatzak 25), Galdakao
- Euskal Eskola Publikoaren Jaia (ekainak 1), Urduña
- Eskola Txikien Festan (ekainak 8), Ezkio-Itsaso
- Araba Euskaraz (ekainak 15), Gasteiz (Olarizu)
- Kilometroak (urriak 5), Elgoibar
- Nafarroa Oinez (urriak 19), Atarrabia
Ume, gaztetxo eta familiek jolasteko, dibertitzeko eta irudimena lantzeko abagunea izango dute. MAKUSI gunean ikusiko dugu elkar!!