Berriak
BERRIAK

Ikasturte berria estreinaldiz eta edukiz beteta dator MAKUSIra!

Estreinaldiak eta klubeko kideentzat zozketa bereziak izango ditugu Makusi unibertsoan ikasturte berriarekin batera.

“Potx eta Lotx” saioko lagunak zein animazioko saioetako protagonistak denboraldi eta abentura berriekin iritsiko dira hilabete honetan Makusi plataformara. Halaber, GOAZEN 12 denboraldiko lehen atala Zinemaldian ikusteko sarrerak banatuko ditugu Makusi klubeko kideen artean, eta gainera, Makusin urteko hitzordu nagusia ere ikasturte berrian eta udazkenarekin batera etorriko da, Makusi Jaia!

POTX ETA LOTX (0-4 urte)

Udako biraren ondoren indarrak hartuta datoz Potx, Lotx, Izaskun, Xabi Sound eta Nerea. Erronkak, abestiak, dantzak, abentura berriak…denetariko edukiekin datoz bueltan. Sorpresaz beteriko denboraldia izango dugu, ez ezazue galdu irailaren 19tik aurrera.

Horretaz gain, irailetik aurrera animazio eta ikuskizun berriak izango ditugu ikusgai:

-          Ladybug eta Cat Noirren abenturak (5-7 urte) – Irailak 12. Ladybug eta Catnoir Pariseko super heroi izateko aukeratu dituzte, eta laugarren denboraldian gorabehera ugari biziko dituzte.

-          Ninja Dortokak (+8 urte) – irailak 26. Lau Ninja Dortokak, Leonardo, Raphael, Donatello eta Michelangelo, abentura berriekin iritsiko dira denboraldi berriko ataletan.

-          Loa eta Laia (0-4 urte) – irailak 26. Eskolara itzulerarekin batera Loa eta Laiak abesti berria ekarriko digute MAKUSIra, irailaren 26tik aurrera izango dugu bideoklip berriaz gozatzeko aukera.

-          Maite zaitut festa erraldoia (0-4 urte). Pirritx, Porrotx eta Marimototsi egindako herri omenaldia. Musikariak, abeslariak, dantzariak, antzerkigileak, bertsolariak… Pailazoen abesti eta istorio ikonikoetan oinarritutako unibertso magikoa berreraiki zuten ikuskizuna.

MAKUSI Kluba

Ikasturte berrian MAKUSI Klubean hainbat ekimen abiaraziko dira: zozketak, kideentzako abantaila esklusiboak, argazki-lehiaketak… Ohi legez, kideek asteroko “Zorionak” bideoan euren argazkia ikusi ahalko dute!

Gainera, GOAZEN 12 denboraldiaren aurrestreinaldia ZINEMALDIAn izango da beste urte batez, eta Makusiko kideen artean emanaldira joateko sarrerak banatuko ditugu. Adi egon!

Bestalde, urteko hitzordu nagusia ere gerturatzen ari da, MAKUSI jaia! Laster jakinaraziko ditugu zehaztasun guztiak. Aurtengoa ere izugarrizko festa izango da! 

Albiste gehiago

Duela  07:00 min.
Podkasten atalak handitzen jarraitzen du, oraingoan mundu osoko ipuinekin, kultura eta hizkuntza aniztasuna erakutsiz
2025/08/04 - 07:00
Duela  min.
Denboraldi berriko lehen atala Donostiako Zinemaldian ikusteko aukera egongo da, irailaren 24an eta 26an.
Duela  01:30 min.
Denboraldi berriko grabaketak hasi aurreko lanetan murgildu da Pausoka ekoiztetxeko lantaldea: gaur argazki saioa dute Donostian eta bihar udako bideokliparen grabazioa Irunen
2025/06/10 - 13:30
Estreinaldia
Duela  07:00 min.
Estreinaldia
Mundu magikoak eta errealak bat egingo dute euskal mitologiarekin lotura duen ekoizpen berrian, sorgin ehizan arituko den Mari protagonista nagusia izanik.
2025/05/16 - 07:00
Gehiago ikusi
Ez galdu hau!