Maitaneren erabakia ezagutzeko bideoak, esklusiban, Makusin!
“Maitaneren erabakia. Nor da nor?” atala ostiral honetan estreinatuko da MAKUSIn, Basakabik ateak zabaldu aurretik, eta ostiralero atal berri bi jarriko dira ikusgai, azaroaren 7ra arte.
Jakina da Maitanek erabaki bereziak hartzeko abilezia duela, baina oraingoan zergatik hartzen dituen jakiteko aukera izango dugu. Psikologo bat lagun duela, ikasle guztiekin batuko da, banan-banan, horietako bakoitza hobeto ezagutzeko. Zalantzak, barreak, urduritasuna eta liskartxoren bat ere ikusiko dugu fikziozko eduki berezi hauetan.
Nondik dator Gaizka? Zergatik Maren Basakabira? Edota Karla, horren familia onekoa izanda. Espedienteak ondo irakurri eta aztertzeko aukera izango du Maitanek, baina ondo gorde beharko ditu, sekretu eta informazio ugariko dokumentuak baitira.
Jarraitu MAKUSIren webguneko eta sare sozialetako edukiak, kideentzako abantaila esklusiboak, zozketak, parte hartzeko ekimenak, argazki-lehiaketak... Hori guztia, eta askoz gehiago, MAKUSIn!