Ekitaldiak
BERRIAK

“Go!azen”-en 12” denboraldi berriko aurrestreinaldiak!

Denboraldi berriko lehen atala primizian ikusteko hitzorduak Bilbon eta Iruñara helduko dira urriaren 11an eta 12an. Eskuratu emanaldira joateko zure sarrera!

“Go!azen 12” telesailaren denboraldi berria ate joka dago, eta aurrestreinaldiak Bilbo eta Iruñara helduko dira.

Bilbon urriaren 11n, BEC!-n 17:30etan izango da ekitaldia. Iruñean hurrengo egunean izango dugu txanda, urriak 12, 17:30etan Nafarroa Arenan. Sarrerak beheko esteketan dituzue!

'Go!azen' telesailaren 12.denboraldiak denetariko osagaiak izango ditu: abenturak, misterioa, gaztaroko maitasuna, komedia, drama… Horrekin batera, egungo eta betiko euskal talde eta abeslarien kanten moldaketak entzun ahal izango dira, ohi denez. Laster berri gehiago izango dituzue, bitartean, aurreko denboraldiak, bideo bereziak eta zuzeneko ekitaldiak aurkitu ditzakezue MAKUSIn.

Jarraitu MAKUSIren webguneko eta sare sozialetako edukiak, kideentzako abantaila esklusiboak, zozketak, parte hartzeko ekimenak, argazki-lehiaketak... Hori guztia, eta askoz gehiago, MAKUSIn. 

Zure interesekoa izan daiteke...

Duela  11:40 min.
Udazkenarekin batera, eduki berriak iritsiko dira plataformara, “Dragoi Bola Super” eta Gau Beltzarekin lotutako “Mari Sorgin ehiztari” atal berezia, esaterako.
2025/10/01 - 11:40
Duela  07:00 min.
Bi protagonistek, Izaskun, Xabi Sound eta Nerea izango dituzte abentura hauetan bidelagun
2025/09/19 - 07:00
Jaia
Duela  10:00 min.
Jaia
Ume eta gaztetxoei zuzendutako jarduerak eta ikuskizunak ekarriko ditu jaiak. MAKUSI unibertsoko protagonista nagusiak ezagutu eta “Go!azen 12” telesailaren aurrestreinaldiaz gozatzeko aukera ere izango da.
2025/10/03 - 10:00
Duela  07:00 min.
Marinettek eta Adrienek berriro salbatu beharko dute Paris eta hango hiritar guztiak
2025/09/12 - 07:00
Gehiago ikusi
Ez galdu hau!