Urte berriaren hasierarekin batera, estreinaldi berriak datoz MAKUSIra!
Urte berria abiatzearekin bat, berrikuntzak izango dira Makusi plataformaren eduki eskaintzan ere.
Urtarrilak 4 — Eguberri On MAKUSI
“Eguberri On, MAKUSI” ikuskizun bira Gabonetan hiri ezberdinetan izan ondoren, plataforman izango duzue ikusgai Donostiako emanaldia. Magiaz eta ilusioz beteriko ikuskizun zoragarria zuen etxeetara iritsiko da! Potx, Lotx, Izaskun eta Xabi Soundekin batera “Go!azen”, “Power Up” eta “Mari Sorgin Ehiztari” telesailetako lagunek ere parte hartuko dute.
Urtarrilak 5 — Errege magoen kabalgata
Hiru errege magoek Bilboko kaleetara egingo duten etorrera ikusteko aukera izango duzue. Ekialdeko magia hirira helduko da laster eta egun berezi hau bizitzeko aukera izango duzue. Meltxor, Gaspar eta Baltasar ilusioa eta magia zabaltzen ikusteko prest al zaudete?
Urtarrilak 9 — Doraemon (23. Denboraldia)
Doraemon denboraldi berriarekin iritsiko da MAKUSIra. Abentura berriz, asmakizun harrigarriz eta gorabehera ugariz betea izango dugu denboraldia. Nobita eta bere lagunekin batera, atal bakoitzean istorio dibertigarri zein zirraragarriak biziko dituzu. Prest zaude etorkizunera bidaiatzeko?
Urtarrilak 23 — Potx eta Lotx (4.denboraldia)
Potx eta Lotx bueltan izango ditugu denboraldi eta atal berriekin! Gure pailazo kuttunenak ez dute mugarik eta istorio, erronka eta abentura berri askorekin izango ditugu gurean. Prest al zaudete ostiralero, Potx, Lotx, Izaskun, Xabi Sound eta Nerearekin batera atal berri batez gozatzeko?
Jarraitu MAKUSIren webguneko eta sare sozialetako edukiak, kideentzako abantaila esklusiboak, zozketak, parte hartzeko ekimenak, argazki-lehiaketak... Hori guztia, eta askoz gehiago, MAKUSIn!