Berriak
BERRIA

Gabonetan ikusteko pelikula eta eduki berriz beteko da MAKUSI!

Magiak eta ilusioak gainezka egiten duen sasoi honetan, pelikula eta eduki berri ugariz gozatzeko aukera izango dugu, besteak beste, “Heidi, katamotzaren erreskatea”.

Gabon garaian abentura zirraragarriz gozatzeko prest? Bada, hainbat pelikula estreinatuko ditugu MAKUSIn, hala nola, ‘Heidi, katamotzaren erreskatea’, abenduaren 22an. Gainera, abenduaren 12tik aurrera pelikula berriak iritsiko dira plataformara, ‘Abentura erraldoia’, ‘Mavka. Basoaren zaindaria’, ‘Liztor kapitaina’, ‘Azerik eta erbik basoa salbatzen dute’, ‘Kaixo Frida’ eta ‘Super Elfkinak’, besteak beste.

Horretaz gain, Gabon garaiko edukiak nabarmenduko dira MAKUSIn, magiaz eta ilusioz beteriko asteetan sasoiko edukiak eskura-eskura izateko! Potx eta Lotx  Bi su egur bideokliparekin izango ditugu;  Loa eta Laia ere Gabonetako abestiarekin etorriko dira kantuan; Olentzero ere gurekin izango dugu hainbat pelikulatan, eta Twin Melody ahizpak ere ez dira atzean geratuko beraien Gabon kantak abestiarekin. Hori guztia eta askoz gehiago, etxeko txikienentzat hain berezia den urteko sasoi hau elkarrekin bizitzeko!

Gogoan izan, MAKUSI bideo plataforman edukiak ahalik eta gehien pertsonalizatzeko, zure kontuaren barruan adinaren araberako profilak sortzea gomendatzen dizugu.

Jarraitu MAKUSIren webguneko eta sare sozialetako edukiak, kideentzako abantaila esklusiboak, zozketak, parte hartzeko ekimenak, argazki-lehiaketak... Hori guztia, eta askoz gehiago, MAKUSIn!

Zure interesekoa izan daiteke...

Duela  08:16 min.
‘Heidi, katamotzaren erreskatea’ pelikula, ITZALPEAN Musikala eta hainbat saioren denboraldi zein atal berriak izango ditugu ikusgai, besteak beste, urtea agurtzeko.
2025/12/01 - 08:16
Duela  10:07 min.
Umorea, dantza eta gabon giroa ardatz hartuta, haur eta gaztetxoentzako ekitaldi bereziak izango dira lau hiriburu desberdinetan, Potx eta Lotx pailazoen eskutik eta gonbidatu ugarirekin
2025/11/18 - 10:07
Duela  10:33 min.
Euskara, musika eta adiskidetasuna oholtza gainean; Go!azen 12ko kontzertu birak, Euskal Herria dantzan jarriko du berriro! Ez galdu bira, behean dituzue data guztiak!
2025/11/07 - 10:33
Estreinaldia
Duela  09:00 min.
Estreinaldia
Superheroien kaosa, maitasun-kontuak eta barrez lehertzeko une ugari ekarriko dizkigute Araiak eta bere lagunek, azaroaren 7tik aurrera, Makusin.
2025/11/06 - 09:00
Gehiago ikusi
Ez galdu hau!