“Eguberri on, Makusi” ikuskizuna Donostian, Iruñean, Bilbon eta Gasteizen
Gabonetarako plan berezia dakar Makusik, familia osoari zuzendutako “Eguberri on, Makusi” ikuskizuna. Guztira lau emanaldi izango dira, eta 17:00etan hasiko dira denak:
- Abenduak 22. Kursaal (Donostia) SARRERAK HEMEN
- Abenduak 27. Baluarte (Iruñea) SARRERAK HEMEN
- Urtarrilak 2. Euskalduna Bilbao SARRERAK HEMEN
- Urtarrilak 4. Europa Jauregia (Gasteiz) SARRERAK HEMEN *
* Gasteizeko ikuskizunerako sarrerak lortzeko, Umeen Gasteizko Gabonetako Parkerako, egun horretarako sarrera erosi beharko dira. Urtarrilaren 4erako sarrerak erosi, arratsaldeko txanda aukeratu eta “ikuskizunentzako sarrera” aukeratu beharko da. “Eguberri on, Makusi” ikuskizunaz gain, parkeko gainontzeko jarduerez gozatu ahalko duzu baita ere.
Potx eta Lotx pailazoek, Izaskun eta Xabi Soundekin batera, abenturaz beteriko ikuskizun zoragarria eskainiko digute Gabon giro magikoan barrena, umorea, ilusioa, dantza eta magia uztartuz. Hori bai, MAKUSI unibertsoko beste zenbait artista izango dituzte beraiekin batera: “Power Up”, “Go!azen” eta “Mari Sorgin Ehiztari” telesailetako pertsonaiek hartuko dute parte.
Makusi Gune berezia
Gainera, ikuskizunaren ondoren Makusi Guneko ekintza bereziez gozatzeko aukera izango duzue.
Donostiako ikuskizunerako sarrerak jada eskugararri dituzue. Gainontzeko hiriburuetarako sarreren erosketen inguruko informazioa aurrerago partekatuko dizuegu. Adi egon!
Azkenik, gogoratu MAKUSIren webguneko eta sare sozialetako edukiak jarraitzeaz, kideentzako abantaila esklusiboak, zozketak, parte hartzeko ekimenak, argazki-lehiaketak topatuko dituzu bertan. Hori guztia, eta askoz gehiago, MAKUSIn!
EUSKOTREN
Gogoratu, ikuskizunetara hurbiltzeko garraio publikoa erabili dezakezu. Euskaldunara bazoaz, tranbiak aurre-aurrean utziko zaitu, Gasteizen ere, tranbiak, atean utziko zaituzte. Donostiako ikuskizunera zoazteneko ere, erraz duzue Euskotrenekin. Esperientzia borobiltzeko hurbildu zaitezte Euskotrenekin!