Estreinaldia
ESTREINALDIA

“Go!azen” eraberrituta etorriko da aurten, azaroaren 9tik aurrera, Makusin

Basakabi guztiz aldatuta ikusiko dugu denboraldi berrian, izan ere, adingabeen zentrotik etorritako gazteak hartuko ditu eskolak. Maitane, Garazi eta ikasle berriak prest ote daude istorio eta erronka berriei aurre egiteko?

“Go!azen 12” iristear dago, azaroaren 9an helduko da lehen atala MAKUSIra, eta aurtengoan ez da ohiko “Go!azen” izango, eskola erabat aldatu egin da, izan ere, Basakabik adingabeen zentrotik etorritako gazteak hartuko ditu. Maitanek udalekuari itxura berria eman nahi dio. Bere asmoa zera da, esperientzia freskoagoa, dinamikoagoa eta bereziagoa sortzea, ideia berritzaile baten bidez. Baina, Maitaneren izaera ikusita, gauzak ez dira hain errazak izango: istiluak, haserreak eta emozioak ziurtatuta daude.

Garazirekin batera arazoei konponbidea bilatzen saiatuko da, baina ez dute bide erraza izango. Aurtengo ikasleek nortasun handia dute, eta bakoitzak bere istorioa ekarriko du. Ekaitz ausarta da eta ez du zalantzarik izango saltsa guztietan sartzeko. Roke gogorra da, baina barruan askoz gehiago dago. Azpi desberdina izateagatik besteen mespretxuak jasaten ikasi beharko du, eta Maren bere izaera indartsuarekin nabarmenduko da. Karla udalekuko neska pijoa izango da, eta Gaizkak ustekabean topatuko du maitasuna, emozioz beteriko istorio batean.

Denboraldi berriak umorea, adiskidetasuna, musika eta bizitzako erronka berriak uztartuko ditu, eta ikusle gazteei gogoraraziko die elkar ulertzea eta taldean aritzea dela garrantzitsuena. Gainera, istorio bakoitzak mezu positiboak eta hurbilak ekarriko ditu: nork bere lekua aurkitzeko borroka, laguntasunaren balioa eta desberdintasunen edertasuna.

Aurtengoan ere abesti berriak, istorio zirraragarriak eta aurpegi ezagun zein berri asko ekarriko ditu telesailak. Jarraitu MAKUSIren webguneko eta sare sozialetako edukiak, kideentzako abantaila esklusiboak, zozketak, parte hartzeko ekimenak, argazki-lehiaketak... Hori guztia, eta askoz gehiago, MAKUSIn!

18:00 - 20:00

Zure interesekoa izan daiteke...

Estreinaldia
Duela  09:00 min.
Estreinaldia
Superheroien kaosa, maitasun-kontuak eta barrez lehertzeko une ugari ekarriko dizkigute Araiak eta bere lagunek, azaroaren 7tik aurrera, Makusin.
2025/11/06 - 09:00
Duela  08:55 min.
GOAZEN 12 denboraldian Basakabik itxura aldatuko du eta Maitaneren esku egongo da zein ikasle berri hartuko duen erabakitzea. Bada, nor den nor ezagutzeko bideoak izango ditugu ikusgai, ostiralero, Makusi plataforman
2025/10/16 - 08:55
Duela  08:00 min.
Adin guztietako ume eta gaztetxoentzako ekintzak antolatu ziren BEC!en, egun osoan zehar, tartean “Go!azen 12”ren sekulako aurrestreinaldia.
2025/10/13 - 08:00
Duela  07:00 min.
Bi protagonistek, Izaskun, Xabi Sound eta Nerea izango dituzte abentura hauetan bidelagun
2025/09/19 - 07:00
Gehiago ikusi
Ez galdu hau!