Makusi Klubeko marrazki lehiaketa berria martxan da!

Sortu Makusi unibertsoko protagonisten zure marrazkia eta Tablet bat irabazteko aukera izango duzu.
Marrazki lehiaketa

Makusi Klubak lehiaketa berezia jarri du abian klubeko kideentzat! Erronka ondorengoa da:

  • Makusi unibertsoko protagonistak edo telesailetako pertsonaiak aukeratu. Potx eta Lotx beraien arropa berriekin, Go!azeneko talde argazkia, Txakur Patruila… asko dira dituzuen aukerak.
  • Marraztu eta zure irudia sortu.
  • Beheko formularioan zuen irudia igo, derrigorrezkoa izango da klubeko kidea izatea. 

OHARRAK:

Irudiak bidaltzeko epea urtarrilaren 26tik otsailaren 26ra egongo da zabalik.

Behin epea amaituta, bozketa fasea hasiko da. Bozketa faseak astebete iraungo du, hau da, martxoaren 6ra arte izango duzue zuen bozka emateko aukera. Kide bakoitzak boto bakarra eman ahal izango du. Behin bozketa fasea amaituta, boto gehien dituen marrazkiaren egileak tablet bat irabaziko du. Gogoratu parte hartzeko eta bozkatzeko klubekoa izan behar dela. Makusi lan-taldea irabazlearekin jarriko da kontaktuan.

Atera barruan duzun artista, eman kolorea Makusi unibertsoari eta parte hartu!

Jarraitu MAKUSIren webguneko eta sare sozialetako edukiak, kideentzako abantaila esklusiboak, zozketak, parte hartzeko ekimenak, argazki-lehiaketak... Hori guztia, eta askoz gehiago, MAKUSIn!

Zure irudia igo!

Zure interesekoa izan daiteke

Duela  08:00 min.
“Potx eta Lotx” eta “Doraemon” denboraldi berriekin etorriko dira, eta “Eguberri On, MAKUSI” ikuskizuna zein Errege magoen kabalgata izango ditugu urtarrilean, MAKUSIn!
2026/01/01 - 08:00
Estreinaldia
Duela  09:00 min.
Estreinaldia
Basakabi guztiz aldatuta ikusiko dugu denboraldi berrian, izan ere, adingabeen zentrotik etorritako gazteak hartuko ditu eskolak. Maitane, Garazi eta ikasle berriak prest ote daude istorio eta erronka berriei aurre egiteko?
2025/11/07 - 09:00
Estreinaldia
Duela  09:00 min.
Estreinaldia
Superheroien kaosa, maitasun-kontuak eta barrez lehertzeko une ugari ekarriko dizkigute Araiak eta bere lagunek, azaroaren 7tik aurrera, Makusin.
2025/11/06 - 09:00
Duela  11:38 min.
Maitane, Garazi, Alaia eta Bosko pertsonaien bideo, ahots eta zoriontze mezuekin elikatutako sistema propioa garatu du EITBLab-ek, adimen artifizialaren bitartez.
2026/01/26 - 11:38
Gehiago ikusi
Ez galdu hau!