KALAXKA saioaren atal berriak eta estreinaldiak, martxoan, MAKUSIn!
Adiskide berriak iritsiko dira MAKUSIra martxoan, izan ere, Kima eta Amik pertsonaiak ezagutuko ditugu. Horretaz gain, “Kalaxka” saioak hainbat berrikuntza eta gonbidatu berezi ekarriko dizkigu denboraldi berrian. Horretaz gain, “One Piece” eta ‘Miragarri: Ladybug eta Cat Noirren abenturak’ telesailen atal berriekin gozatzeko aukera izango dugu, estreinaldiz beteriko hilabete hau borobiltzeko.
Martxoak 6 — Kima eta Amik
Kima eta Amik lehengusuen abenturak MAKUSIra iritsiko dira! Telesail berri honek Kima eta Amik lehengusuak ditu protagonista. Kima, hirian bizi da; Amik, aldiz, baserrian. Batak bestearen bizitza biziki gogoko du eta askotan kontrakoa nahi izan arren, beti aurkitzen dute elkarrekin momentu ederrak bizitzeko unea. Kima eta Amiken unibertsoan murgiltzeko prest?
Martxoak 6 — Miragarri: Ladybug eta Cat Noirren abenturak (5. denboraldia)
Amaitu da itxaronaldia! “Miragarri: Ladybug eta Cat Noirren abenturak” telesailaren bosgarren denboraldia indar gehiagorekin, sekretu berriekin eta emozioz beterik dator MAKUSIra. Marinettek eta Adrienek erronka berriei aurre egin beharko diete Parisko etorkizuna kolokan dagoen bitartean. Has dadila abentura!
Martxoak 13 — Kalaxka (4. denboraldia)
Dibertsioz eta sorpresaz beterik izango dugu Kalaxkako denboraldi berria! Anepe eta Aritz gonbidatu berriekin ikusiko ditugu elkarrizketa txokoan, kalean ere arituko dira eta elkarrekin solasteko aukera izango dugu. Prest al zaudete Kalaxkako munduan murgiltzeko?
Martxoak 13 — One Piece (atal berriak)
Luffyren ametsak berdina izaten jarraitzen du; piraten errege bilakatzea! Hori bai, bere tripulazioarekin batera. Zazpi itsasoetan zehar, “One Piece” altxorraren bila jarraituko dute Luffyk eta bere lagunek, baina itsasoan barrena sortuko diren trabak ez dira gutxi izango. Lortuko al du gure protagonistak piraten errege izatera iristea?
Eta gogoratu, “Shin Chan” telesailaren atal berriak jada ikusgai dituzue MAKUSI bideo plataforman! Nohara familia zain duzue!
Jarraitu MAKUSIren webguneko eta sare sozialetako edukiak, kideentzako abantaila esklusiboak, zozketak, parte hartzeko ekimenak, argazki-lehiaketak... Hori guztia, eta askoz gehiago, MAKUSIn!