“Chirp, Honey Hillseko ikertzailea” filma ikusteko sarrerak zozkatuko ditugu!
Otsailaren 27tik aurrera, “Chirp, Honey Hillseko ikertzailea” pelikula ikusteko aukera izango dugu zinena aretoetan. Zehazki, Zineuskadiren Zinema Euskaraz programari esker. Zineuskadiren lankidetzan, MAKUSI Klubeko kideentzat zozketa berezi hau antolatu dugu eta sarrera bikoitzak zozkatuko ditugu otsailaren 27ko asteburuan filmaz gozatu dezazuen.
Honey Hillseko biztanleak Hiriaren Egunerako prestatzen ari dira, orduan erakusten baita Urrezko Erlauntza mitikoa, lekuko zortearen kutuna. Baina festa baino lehenago, erlikia desagertu egingo da, eta denek Chirpiri botako diote errua, Sofie detektibearen laguntzaile gisa lan egiten duen urtxintxa urduriari. Bere lagunekin batera, Chirpek misterioa argitu beharko du, benetako lapurra aurkitu eta haranera bakea itzuli arte.
Parte hartzea oso erraza da, behean aurkituko duzuen zerrendan pelikula non ikusi nahiko zenuketen aukeratu eta zozketan sartuko zarete. Ez ahaztu, zozketan parte hartzeko zure erabiltzaile eta pasahitzarekin saioa hasi eta aukeratu zein zinema aretotan ikusi nahiko duzuen filma.
Erraza da! Otsailaren 25era arte duzue parte hartzeko aukera. Makusi lan-taldea irabazleekin harremanetan jarriko da.
Jarraitu MAKUSIren webguneko eta sare sozialetako edukiak, kideentzako abantaila esklusiboak, zozketak, parte hartzeko ekimenak, argazki-lehiaketak... Hori guztia, eta askoz gehiago, MAKUSIn.
Arrakasta
Errorea
Akats bat egon da
Ez dago daturik
Ez dago kide gehiagorik parte hartzeko.