Inauteriekin lotutako edukiak eta estreinaldi ugari, otsailean, MAKUSIn!
Otsailak 3 — Go!azen Onenak
Jada iritsi gara “Go!azen 12” denboraldiaren amaierara, baina “Go!azen” unibertsoak ez du mugarik, eta aurrerantzean, “Go!azen onenak” atalaz gozatzeko aukera izango duzue MAKUSI plataforman: aktoreen unerik gogokoenak, telesaileko muxurik gogoratuenak, erorketa onenak… bitxikeria guztiak ezagutuko ditugu!
Otsailak 6 — Herri Inauteriak
Herri inauteriei buruzko istorioak bilduko dituen haurrentzako ipuinak izango ditugu MAKUSIn. Herri Inauteriak 8 atalez osatutako ipuin-bilduma honen bidez, euskal mitologiaren parte diren izakien inguruko ipuinez gozatzeko aukera izango duzue animazio txikiez baliatuz.
Otsailak 14 — Pottokiak 3D
Pertsonaia urdin maitagarriak bueltan ditugu eta eraberrituta datoz, “Pottokiak” marrazki berriak 3D bertsioan, beti ere aurretik ezagutzen ditugun pertsonaien xarmarekin eta berezitasun guztiekin. Prest al zaudete Pottokiekin batera hamaika abentura bizitzeko?
Otsailak 20 — Ene Kantak ‘Bisonte-Mastodontearen bila’ ikuskizuna
“Bisonte-Mastodontearen bila” ikuskizuna izango duzue ikusgai Ene Kantak taldearen eskutik. Nerea Urbizuk idatzi eta izenburu berbera duen liburuan oinarritutako euskarazko antzezlana da aurkeztutakoa. Historiaurrean kokatuta, protagonista izango diren lagun-taldeak Bisonte masodontea ehizatzea izango du helburu.
Gainera, inauteri garaian murgiltzeko eta eduki bereziez gozatzeko, garaiko edukiekin osatutako bilduma berezia izango duzue MAKUSI bideo plataforman. Gozatu ditzagun inauteriak elkarrekin!
Jarraitu MAKUSIren webguneko eta sare sozialetako edukiak, kideentzako abantaila esklusiboak, zozketak, parte hartzeko ekimenak, argazki-lehiaketak... Hori guztia, eta askoz gehiago, MAKUSIn!