MAKUSI Guneaz gozatzeko aukera izango dugu Ikastolen eta Eskolen jaietan!
Urtero bezala, egun osoko egitarau zabala izango dugu ikastola eta eskolen aldeko jaietan, familia ugari batuz euskararen alde. Bada, MAKUSI gunea ere han izango da, hainbat eduki eta jarduerekin, besteak beste, egurrezko jolasak, margotzeko txokoa eta MAKUSI maskotarekin argazkia ateratzeko aukera izango dugu. Horretaz gain, MAKUSIko puxika eta maskaratxoak eskuratzeko aukera ere izango da, ez ezazu galdu!
Hori guztia gutxi balitz, MAKUSIko protagonistek ikuskizunak eskainiko dituzte jaiotan, hala nola, Potx magoa izango dugu Herri Urratsen, eta “Go!azen” kontzertuaz gozatzeko aukera beste zenbait jaitan. Animatu zaitezte!
Gorde ondo ondorengo data hauek:
Herri Urrats – Maiatzak 10
Ibilaldia – Maiatzak 31
Euskal Eskola Publikoen Jaia – Ekainak 7
Araba euskaraz – Ekainak 14
Kilometroak – Urriak 4
Nafarroa Oinez – Urriak 18
Ume, gaztetxo eta familiek jolasteko, dibertitzeko eta irudimena lantzeko abagunea izango dute. MAKUSI gunean ikusiko dugu elkar!