“Papir-o!” saioaren estreinaldia eta “Txakur Patruila”ren atal berriak, apirilean, MAKUSIn!
Apirilak 1 — “Txakur Patruila” (3. denboraldia)
Abenturak aurrera jarraitzen du Txakur Patruilaren 3. denboraldian! Ryder eta bere txakurkume ausartak misio zirraragarriekin datoz. Eszenatoki berriak izango dituzte oraingoan, hala nola, oihana. Gainera, Tracker izeneko txakurtxo esploratzaile berria izango dugu taldean! Presta zaitez abentura, adiskidetasuna eta dibertsioa uztartzen dituzten istorio berriak bizitzeko!
Apirilak 10 — “Papir-o!”
Papiroflexia ardatz hartuta, eskulanak egiteko saio dinamikoa da “Papir-o!”. Guztira 12 atal izango ditu saio bakoitzak, eta atal bakoitzean, koloretako paperekin irudi desberdinak sortuko dira. Pausuz pausu, etxeko txikienek beraien irudi propioa osatu ahal izango dute, animaliatxoak, kutxak eta bestelako formak sortuz. Etxeko txikienekin batera artean murgiltzeko eta gozatzeko saioa izango da “Papir-o!”. Eskulan bikainak egiteko prest?
Jarraitu MAKUSIren webguneko eta sare sozialetako edukiak, kideentzako abantaila esklusiboak, zozketak, parte hartzeko ekimenak, argazki-lehiaketak... Hori guztia, eta askoz gehiago, MAKUSIn!