“Tafiti eta lagunak” filma ikusteko sarrera bikoitzak zozkatuko ditugu!
Martxoaren 20tik aurrera “Tafiti eta lagunak” pelikula zinema aretoetan izango dugu, euskaraz, Zineuskadiren Zinema Euskaraz programari esker. Bada, Zineuskadiren lankidetzan, MAKUSI Klubeko kideentzat zozketa berezi hau antolatu dugu, sarrera bikoitzak zozkatuko ditugu martxoaren 20ko asteburuan filma euskaraz ikusi ahal izateko.
Tafiti izeneko surikata gazte batek Bristles basurdea ezagutuko du, baina badaki ezin direla lagunak izan. Hala eta guztiz ere, Bristles arrano batek erasotzen duenean, Tafiti da hura erreskatatzera korrika joango dena. Lagun baten bila, etsita, basurde dibertigarriak Tafiti bere etxeraino jarraituko du, eta nahi gabe istripu tamalgarri bat izango dute: Tafitiren aitona suge pozoitsu hilgarri batez izango da hozkatua. Basamortuko lore mitiko batek soilik salba dezake. Tafitik bidaia arriskutsu bati ekingo dio lorea aurkitzeko, baina bidaia bakarrik egin nahi izango du.
Zozketan parte hartzea oso erraza da, behean aurkituko duzuen zerrendan pelikula non ikusi nahiko zenuketen aukeratu eta zozketan sartuko zarete. Ez ahaztu, zozketan parte hartzeko zure erabiltzaile eta pasahitzarekin saioa hasi eta aukeratu zein zinema aretotan ikusi nahiko duzuen filma. Martxoaren 18ra arte duzue parte hartzeko aukera. Makusi lan-taldea irabazleekin harremanetan jarriko da.
Jarraitu MAKUSIren webguneko eta sare sozialetako edukiak, kideentzako abantaila esklusiboak, zozketak, parte hartzeko ekimenak, argazki-lehiaketak... Hori guztia, eta askoz gehiago, MAKUSIn.
Arrakasta
Errorea
Akats bat egon da
Ez dago daturik
Ez dago kide gehiagorik parte hartzeko.