Berriak
BERRIA

“Kalaxka” saioa bueltan da, atal eta gonbidatu berriekin!

Gonbidatu eta atal berriak, elkarrizketa txokoa, kaleko erronkak eta askoz gehiago, ostiralero, MAKUSIn!

Zertan ibili ote dira Anepe eta Aritz  itxaronaldi luze honetan? Egunean jarriko gaituzte eta galdera askoren erantzunak ezagutuko ditugu.

Aurreko denboraldietako dinamika jarraituko dute oraingoan ere, sorpresa eta dibertsioaz beteta. Anepe eta Aritze kalean izango dira erronka berriak aurkeztuz. Gainera, elkarrizketa txokoa gonbidatu eta protagonista ugariz beteko da denboraldi berrian!

“Egun bat” izeneko atal berria

Berrikuntzei dagokionez, “Egun bat” atalaz gozatzeko aukera izango dugu. Atal berri honetan, “Go!azen” unibertsoko izarrak izango dira protagonista! Bideo labur batean beraien egun bat nolakoa den erakutsiko digute. Beraien sekretutxoak jakingo ditugu!

Ez galdu “Kalaxka”ren denboraldi berria, jada MAKUSIN ikusgai!

Adi egon eta jarraitu MAKUSI webgunean zein sare sozialetan, nobedade guztien berri izateko! Gainera, gogoan izan, MAKUSI bideo plataforman edukiak ahalik eta gehien pertsonalizatzeko, zure kontuaren barruan  adinaren araberako profilak sortzea gomendatzen dizugu.

18:00 - 20:00

Zure interesekoa izan daiteke...

Duela  min.
Martxoaren 20ko asteburuan pelikula ikusteko sarrera bikoitzak zozkatuko ditugu Makusi klubeko kideen artean. Sabanan barrena suertatuko diren gorabeheren parte izateko prest al zaudete?
Duela  min.
Aste Santuan egiteko plan bikaina dakarkigu oraingoan klubeko kideentzat, Donostiako izotz-pistan patinatzen aritzeko aukera paregabea.
Duela  11:00 min.
Sortu Makusi unibertsoko protagonisten zure marrazkia eta Tablet bat irabazteko aukera izango duzu.
2026/01/26 - 11:00
Duela  08:00 min.
Mila esker lehiaketa honetara batu zareten parte hartzaile guztioi, itzela izan da.
2026/02/04 - 08:00
Gehiago ikusi
Ez galdu hau!