Gau Beltzean eduki ikaragarriz beteko da Makusi
Abentura berri bati ekiteko atal bereziarekin itzuliko da ‘Mari, sorgin ehiztari’ Gau Beltzean. Gainera, Potx eta Lotx gure pailazo kuttunek ere Gau Beltza izango dute gogoan eta horri lotuta, atal berezia eta bideoklip berria estreinatuko dituzte, urriaren 31an.
Horretaz gain, Gau Beltzaren inguruko edukiak nabarmenduko dira Makusin, aste beldurgarria bezain dibertigarria pasa dezazuen! Loa eta Laia kantari helduko dira gau honi eskainitako abesti batekin; Txakur patruila ere lanean ibiliko da mamu ontziari aurre eginez; Kranston ikastetxean ere, munstroak ez dira lasai egongo, ohikoa ez den zerbait gertatuko baita, eta Sorgin baldarrak Gau Beltzaren biharamun berezia izango du. Hori gutxi balitz, Shaun arditxoa, Berebiziko espioiak, Munstro zale zoroak edota Polly Poket telesailen atal bereziak aurkitu ahalko dituzue izugarrizko gau bat igarotzeko.
Gogoan izan, MAKUSI bideo plataforman edukiak ahalik eta gehien pertsonalizatzeko, zure kontuaren barruan adinaren araberako profilak sortzea gomendatzen dizugu.
Jarraitu MAKUSIren webguneko eta sare sozialetako edukiak, kideentzako abantaila esklusiboak, zozketak, parte hartzeko ekimenak, argazki-lehiaketak... Hori guztia, eta askoz gehiago, MAKUSIn!