Heidi, Katamotzaren erreskatea zinemetara helduko da euskaraz
Abuztuaren 22an “Heidi, Katamotzaren erreskatea” pelikula estreinatuko da zinema-aretoetan. Euskarazko bertsioan ikusgai egongo da, Makusik, beste entitate batzuekin egindako elkarlanari esker. Heidiren historia zirraragarriaren atal berri bat da, gaurkotasuneko gai bat jorratzen duena: iraunkortasuna eta naturaren kontserbazioa. Gainera, Makusi Klubeko kideak bazarete pelikula arinago ikusteko aukera izango duzue abuztuaren 6an, CINESA Bilbao zinemetan. Erne ibili, hurrengo asteetan informazio gehiago partekatuko dugu aurrestreinaldira joan ahal izateko.
Heidik katamotz bakarti bat basoko tranpa batetik salbatu du. Aitonak jakin gabe, bere lagun berria zaintzen du, eta ez du berriro harengandik aldendu nahi. Heidi ohartzen denean komunitatea katamotz gaztearen familia ehizatzen ari dela eta animalia lotsatiak herrira hurbiltzera behartu zituen lohi jausiak mendiaren beste aldeko baso-soiltze erradikalak eragin zuela, ahal duen guztia egiten du katamotza salbatzeko eta bere etxea zerrategi baten jabe zeken baten atzaparretatik babesteko.
Film honetan, pertsonaia berriez gain, betiko pertsonaia maiteak ere itzultzen dira, beren ezaugarri ezagunekin eta erantzukizun berriekin. Aitonak, Pedrok, Clarak, Sesemann jaunak eta, batez ere, Heidik, gure protagonistak, erronka handi bati egin beharko diote aurre. Orain, mendiak naturaren eszenatoki izateaz gain, gizakientzako eta animalientzako bizi-bizileku ere badira, ondorioetan pentsatu gabe onura ekonomikoak bilatzearen mehatxupean.
Adi egon eta jarraitu MAKUSI webgunean zein sare sozialetan, nobedade guztien berri izateko! Gainera, gogoan izan, MAKUSI bideo plataforman edukiak ahalik eta gehien pertsonalizatzeko, zure kontuaren barruan adinaren araberako profilak sortzea gomendatzen dizugu.
Jarraitu MAKUSIren webguneko eta sare sozialetako edukiak, kideentzako abantaila esklusiboak, zozketak, parte hartzeko ekimenak, argazki-lehiaketak... Hori guztia, eta askoz gehiago, MAKUSIn!