MAKUSI Gunea Iruñeko sanferminetan izango da!
Uztaila heldu da, eta munduko jai ezagunenetarikoak baita ere, sanferminak! Makusik ezin zuen hutsik egin eta festetan zehar Makusi Gunea martxan izango da Larrainako parkean, Takonera parke ezagunaren ondoan. Aste osoan zehar, goizez zein arratsaldez, hainbat jolas eta ekimen jasoko ditu guneak, egurrezko jolasak, margotzeko gunea, porteria puzgarria, eta baita Makusi maskotarekin argazkiak ateratzeko aukera ere! Hori gutxi balitz, Euskarabidea eta Nafarroako gobernuren eskutik ipuin kontalariak edukiko ditugu.
Halaber, MAKUSI Gunera bertaratzen direnek Klubaren inguruko informazio guztia jasoko dute, tartean, kide izateak dakartzan abantailen berri. Ez galdu hitzordua!
MAKUSI udan ere bai
MAKUSIn edukiek ez dute etenik, plataforman eduki ugari izango duzue, zuen telesail, pelikula eta audio gustukoenaz gozatzen jarraitzeko. Gainera, jarraitu MAKUSIren webguneko eta sare sozialetako edukiak, kideentzako abantaila esklusiboak, zozketak, parte hartzeko ekimenak, argazki-lehiaketak... Hori guztia, eta askoz gehiago, MAKUSIn!