Estreinaldi berri batekin agurtuko dugu ikasturtea MAKUSIn
Kurtsoa bukatu da eta oporrak hasi berri dira, amaiera emateko, Gora eta Saskira telesaila ikusgai izango duzue. MAKUSIn ez gara geldirik egon, Irailean Potx eta Lotxen bigarren denboraldiaz gozatzeko aukera izan genuen, horrez gain Kalaxka eta Power Up-ek bigarren denboraldiak estreinatu zituzten. Basakabik ere bere ateak zabaldu zituen Go!azen 11rekin, zinemaldian eman genion hasiera eta zer nolako denboraldia bizi izan dugun, laster 12. denboraldia, adi egon!
Makusi Jaian milaka lagun elkartu ginen, eta festa giroan egun ederra igaro genuen. Beste hainbeste ekitaldi ere izan ditugu gurean, Robotia, Basatiak edo urteurren jaia! Gabonetan ere ez gelditu gabe ibili ginen, Gabon Festak izan genituen, Olentzero eta Mari Domingiri etorrera egin genien. Urte berriarekin denboraldi berriak estreinatu genituen, Potx eta Lotxen abentura gehiago, Kalaxkaren erreportaia, erronka eta elkarrizketak baita ere. Irabazi Arterekin ere emozio ugari bizi genituen, Printzezen taldeak arrakastaz beteriko denboraldia izan zuen.
Ladybug, Txakur patruila, Ninja Dortokak, Loa eta Laia, One Piece eta hainbat telesail paregabe izan ditugu plataforman, zenbat abentura bizi izan ditugun. Kurtsoa bukatzeko podkastak eta audio heldu ziren MAKUSIra, eskaintza zabaltzen jarraitzen dugu. Ekoizpen propioko bi telesail berri ere estreinatu ziren, Mari sorgin ehiztari eta Ameslarien banda.
Klubeko kideentzat zozketa pila bat antolatu ditugu kurtsoan zehar, zinerako sarrerak Zineuskadiri esker, pack bereziak, aurrestreinaldietarako sarrerak, aldizkariak, jostailuak, bizikletak eta Asterix Parkerako bidaia ahaztezin bat. Inauterietan argazki lehiaketa bat jarri genuen martxan, zuen mozorroen argazki pila bat jaso genituen, sormena oso ondo landu zenuten. Eskolei erronka bat bota genizuen eta nota altua atera zenuten parte-hartzaile guztiek.
MAKUSI guneak ere Euskal Herri osoa gurutzatu du, ikastolen eta eskolen jaietan izan gara, jolasekin, ekitaldiekin eta bestelako ekintzekin. Jaietan ere elkar ikusiko dugu, Iruñan eta Bilbon MAKUSI gunea izango da, hurbildu zaitezte, hainbat ekintza ezberdin izango dira eta horrez gain Makusitxo ezagutzeko aukera izango duzue.
Udan ez galdu euskarazko edukia ikusteko aukera, horrez gain, plan eta gomendioak aurkituko dituzue webgunean eta sare sozialetan. Jarraitu MAKUSIren webguneko eta sare sozialetako edukiak, kideentzako abantaila esklusiboak, zozketak, parte hartzeko ekimenak, argazki-lehiaketak... Hori guztia, eta askoz gehiago, MAKUSIn!